- Enpresa bat eratzeko ideia bat badaukazu
- Zure negozioa sortu nahi baduzu
Sor ezazu zure enpresa, aukera hori zeure esku dago!
Mungialdeko Behargintzan zure negozio-ideia hori gauzatzen lagundu ahal dizugu: zure proiektuaren bideragarritasuna aztertu eta etorkizunerako proiektu bat diseinatzeko banan-banako aholkularitza eskainita.
Negozio-ideia
Aholkularitza eskaini, bideragarritasun azterketa egin eta Enpresa Plana sortu
Behargintzan lagundu egiten dizugu negozio-ideia hori zehazten:
- Enpresaren sorrerarako ideia ebaluatzeko eta merkatuan txertatzeko bidea erraztuko dizugu.
- Enpresa Plana sortzen lagunduko dizugu
- Banan-banako aholkularitza teknikoa eskainiko dizugu zure enpresa-ekimenaren bideragarritasuna aztertzeko
- Enpresa-ekimen horren euskarri izango den merkatu-azterketaren ezaugarriak zehazten lagunduko dizugu
- Mungia-Mungialdearen eremu geografikoko informazio estatistikoa eskainiko dizugu
- Zure negoziorako forma juridikorik egokiena zehazten lagunduko dizugu
Enpresa-kudeaketaren gaineko prestakuntza:
Behargintzak enpresa-kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzen die negozio-sustatzaileei. Prestakuntza horren helburua ekintzaileek negozioen kudeaketan (arlo ezberdinetan: marketing-plana, kontabilitatea, fiskalitatea, egitura juridikoa, eraketa nola bideratu…) izan ditzaketen zalantzak edo hutsuneak betetzea da. 30 orduko prestakuntza-jarduerak dira, zentroaren egoitzan bertan eskaintzen direnak. Ikastaroa Mungialdeko Behargintzaren laguntza teknikoarekin euren enpresa sortzeko "ibilbidea" prestatzen dabiltzanei zuzenduta dago.
Aurreko edizioetan ikastaro horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomiaren Suspenerako Sailaren diru-laguntza eta babesa izan dute.
Eratzea eta abian jartzea
Negozioa eratzeko beharrezko diren legezko izapideak egiteko eta negozioa abian jartzeko orientabideak
Negozio bat sortzeko egin behar diren izapideen berri ematen dio Behargintzat interesatuari. Izapide horiek ezberdinak izango dira abian jarri nahi den jardueraren arabera, adibidez, kontuan hartu beharko dira: jardueran tipologia (lizentzia mota edo baimen publikoa); zentro fisikoa behar duen ala ez, eta nolakoa; aukeratutako egitura juridikoa...
Laguntzak eta diru-laguntzak
Negozio bat abian jartzeko, ekintzailearen ezaugarrien arabera, diru-laguntzak ere lor daitezke.
Enpreseak sortzeko diru-laguntzak ezberdinak izan litezke enpresa horien tipologiaren arabera:
- Negozio-plana egiteko laguntza, dagokion bideragarritasun ekonomikoaren azterlana eginda − Behargintzak %100ean diruz lagundua.
- Langileak kontratatzeko laguntzak.
- Negozioa sorrerarako inbertsioak egiteko laguntzak.
- Negozioa abian jartzeko gastuei aurre egiteko laguntzak.
- Negozioa abian jartzeko finantza-laguntzak
Indarrean dauden laguntzen tipologia aldatu egin liteke denporaren joanean, beraz, ezinbestekoa da dauden laguntzen jakitun egotea, baita euron funtzionamenduen gainean ere.
Dena den, gogoan hartu beharrekoa da diru-laguntzak enpresa sortzeko osagarri direla, hau da, bitarteko, ez helburu.
Enpresa-sustatzaileek erabiltzeko lokal publikoak
Enpresa-sustatzaileen eskura era bitako azpiegitura publikoak jarriko dira:
- Enpresa-mintegia − ekintzaileak bere Negozio Plana Behargintzaren tutoretzapean landuko dau bien bitartean, eta bere enpresea martxan iminteko tramitazioak egin eta lan-eskariak eskuratzeko behar komertziala egiten duen bitartean, Belako Elkartegian ekintzaileentzako dagoen gune konpartitua erabili ahali zango du.
- Belako Elkartegia II gunean dauden pabilioetako moduluak erabili ahal izango ditu diruz lagundutako errentamendu erara.
Finkatzea
Behin zure negozioa sortu duzunean, Mungialdeko Behargintzak zure esku jarriko du erakundeak enpresa eta komertzioetarako dituen zerbitzuak. Eta hori guztia erakundeko teknikariek emango duten banan-banako aholkularitzan egongo da oinarituta.
Kultura Ekintzailea sustatzea
Tailerrak
Mungialdeko Behargintzak tailer monografikoak eskaintzen ditu aldian-aldian enpresa gaietan interesa duten pertsonei euren negozioa sortzea erabagi dabenenean gai horren gaineko alde desberdinei buruzko informazioa emateko. Gaikako tailer horiek arratsaldeetan egingo dira eta hiru bat orduko iraupena izango dute.
Informazio gehiago behar izanez gero: joseba@mungialdeko-behargintza.com edo deitu tel. zk honetara: 94 615 62 44