Enpresa arloaren helburu nagusia hau da: lehiakortasuna hobetzeko ekintzak dinamizatzea Mungiako enpresentzat, horren bidez merkatua zabal dakien eta, ondorioz, enpleguari eutsi eta etorkizunean lanpostu berriak sortu.
Helburu hori lortzeko, ondoko arloak ari gara lantzen:
Mungialdeko Behargintza, S.L. laguntza-agentzia homologatuaren bidez, zuen enpresarako behar dituzun langileen perfil egokiak lortzen lagunduko zaizue.
Mungialdeko Behargintza, S.L-ren bidez lagundu egingo dizuegu zuen langileek behar duten prestakuntza lortzen; behar den beste lagun batzen badugu, ikastaroak Mungian bertan antolatuko ditugu eta hirualdeko prestakuntza gestionatuko dizuegu (behar izanez gero) dirulaguntzak jaso ahal izateko.
Gure eskualdeko enpresek dirulaguntzen berri eguneratua hilero izan dezaten, laguntza horien zerrenda bat ateratzen dugu hilero. Horrez gain, SPRIk homologatutako bitarteko eragileak ere bagara laguntza jakin batzuetarako (e-comerce txekea, txekea+innova,…).
Batzarrak, hitzaldiak, erakusketak…. Non egin ditzaket? Mungiako Udalak lokalak jartzen ditu gure udalerriko enpresen eskura, era horretako jarduerak egin ahal izan ditzaten.
Helburu honen bitartez Mungialdeko Behargintzak lan egiten du Munguako enpresek elkar ezatut dezaten. Baina harago goaz, hau da, enpresa horiek proiektu txikiak elkarlanean egin ditzatela ere nahi dugu.
Ez dugu ahaztu behar enpresa kokatuta dagoen lekua eta ingurua garrantzitsuak direla. Mungian 5 industrialde dauzkagu: Atxuri, Belako, Billela, Trobika eta Zabalondo. Eta industrialde horietan hobekuntza-jarduerak ari gara garatzen bertan dauden enpresekin.