Mungiako Udalak Mungibonoa 2023 programa jarriko du martxan ekainaren 1etik 30era.
16 urtetik gorako Mungiako bizilagunek izango dute bonoaren deskontuaz baliatzeko eskubidea. Pertsona bakoitzak –NAN bidez identifikatuta– gehienez ere 60 €-ko balioa duten 12 bono eskuratu ahal izango ditu:
- Banaka, 15€ edo gehiagoko erosketetarako bono bakarra erabiliz.
- Gehienez 12 bonoak batera, 180€ edo gehiagoko erosketa egitean.