Zerbitzu honen funtzionamendua
DEITU BETI 94.435.57.50 telefonora; eguna, ordua eta lekua zehazteko.
Zer batzen da hor?
- Etxeetako elektrotresnak, altzariak eta tamainu handiko gauzak.
- Elektrotresnak: mikrouhin-labeak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, etab.
- Altzariak, sofak, oheak, somierrak, koltxoiak, etab.
- Telebistak, ordenagailuak, etab.
- Zalantzarik izan ezkero, deitu 94.435.57.50 telefonora.
Zelan itxi behar dira?
- Zerbitzuko arduradunagaz adostutako datan, orduan eta lekuan itxita.
- Oinezkoen eta ibilgailuen pasabidean enbarazurik egin barik itxi behar dira gauzak, ahalik eta kalterik gitxien eraginda.
Hau EZ!
- Banan ez dagozan altzariak, banandu ezineko unidade edo atalak diranak.
- Etxeetako altzari barrien bilgarriak edota etxe-aldaketetan erabilitako bilgarriak.
- Leihoak.
- Plastikozko mahai eta aulkiak.
- Tresna sanitarioak: komunak, bidet, etab.
Gure datuak
Urte desbardinetan Mungian bildutako altzariak eta tamainu handiko hondakinen kopuruak:
- 2019: 99.680 Kg
- 2018: 85.560 Kg
- 2017: 79.863 Kg
- 2016: 72.720 Kg
- 2015: 56.880 Kg
Altzariak eta tamainu handiko gauzak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk
Mungian batzen diran altzariak eta tamainu handiko hondakinak Birziklatu lantegira eroaten dira. Han eroandakoa ze egoeratan dagoan aztertu eta horregaz zer egin erabagiten dabe: berrerabili, birziklatu edo erregai modura erabiltea.
Atmosferara doazen CO2 isurketak murriztu
- Tamainu handiko hondakinak birziklatu ezkero, atmosferaren kutsadura ekiditen da eta aldaketa klimatikoa saihestu.
Zabortegira eroaten diran hondakinen kopurua murriztu
- Berrerabilteko moduko gauzak merkatuko zirkuitura itzultzen dira bigarren eskuko denden bitartez.
- Hara eroaten dana berrerabili edo birziklatu egiten bada, baliabideen erabilera hobetu egiten da eta, ondorioz, hondakin gutxiago sortzen da.
Lehengaien erauzketa ekidin
- Hondakin mota hau berrerabili edo birziklatu egiten danean, lehengaien erabilpena hobetzen da.
Gune interesgarriak