SIGRE puntua farmazietan

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Iraungitako edo egoera txarrean dagozan botikak.
  • Behar ez dozuzan botikak.
  • Botiken kutxak eta erabilera-orriak.
  • Hutsik dagozan edo hondakinak daukiezan ontziak.
  • Edozein eratako botikak: pilulak, jarabeak, pomadak, grageak, etab.
  • Botikeagaz batera egon diran ontzi mota guztiak (hutsik egon arren): boteak, hodiak, aerosolak, anpollak, etab.
  • Bere ontzian SIGRE ikurra daukan edozer.

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Bere ontzian sartuta, erabilera-orriakaz batera, botika-hondakina identifikatzeko eta errazago tratatzeko.

 

 

Hau EZ!

 

  • Orratzak, ebagiten dauen materiala..
  • Termometroak.
  • Gasak.
  • Produktu kimikoak.
  • Erradiografiak.
  • Pilak.

 

 

SIGRE ikurra

                                                   

Botika batek SIGRE ikurra badauka ontzian, sendagai hori egin dauen laborategia SIGREko kidea dala esan gura dau. SIGRE da botikak kudeatzeko baimena daukan bakarra. Sistema honek bermatu egiten dau SIGRE puntura eroan dogun sendagai-hondakinak edo sendagai-ontziak tratamendu egokia izango dauela.

 

 

Botikak birziklatzearen onurak eta datu interesgarriak

 

Botikea bere ontzian eroateak geroko sailkapena errazten dau. Sendagai motaren arabera, tratamendu desbardina behar dau eta.

 

Lehengaien erauzketa ekidin

  • Energia aurrezten da eta lehengaien erauzketan sortzen den kutsadura ekiditen da.

Jakin izan dozu?

  • SIGREk kudeatutako erabilera-orrien paperari eta ontzien kartoiari esker, akabuko 10 urteotan hau lortu da:
  1. ​126 milioi KW/h aurreztu dira. Hau da, 38.800 etxebizitzak urte osoan kontsumitzen daben beste energia.
  2. 42.000 tona CO2 atmosferara ez isurtzea.

 

 

Gune interesgarriak

www.sigre.es