Bizikidetzarako Plan Integrala: Mungia Eraikiten

Bizikidetzarako Plan Integrala: Mungia Eraikiten

Herritarren parte hartzeari esker osatutako Plan honek herritarrek eurek zein politikariek eta arlo ezberdinetako elkarteek (hezkuntza, osasuna, laguntza, enpresak, elkarteak, etab.) bizikidetzaren inguruan aurkitu dituzten gabeziak hobetzea du helburu, beti ere kohesioa eta bertakotasun-sentimendua sustatzen dituen ikuspuntua kontuan hartuta eta Mungiako udalerriak dituen elementu positiboak bultzatuta.

 

Xede hori lortu ahal izateko, herritarrek parte hartzeko moduko foroak antolatzen dira jorratu beharreko gai bakoitzak eskatzen duenaren araberako metodologiak erabilita. Foro horietan elkarteetako ordezkariek zein beste edozein herritarrek hartzen dute parte.


Eremua: Gizarte mailakoa Maiztasuna: Urtean zehar gai ezberdinak lantzeko foroak egiten diraTokia: Mugire Txokoa