Pilak

 

Pilak HONDAKIN ARRISKUTSU bat dira.

 

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Botoi-pilak.
  • Pila arruntak.

 

 

 

Non itxi behar dira?

 

Pilak biltzea eta birziklatzea errazteko, edukiontzi barriak jarriko dira herriko hainbat puntutan; izan bere, hondakin hau arriskutsua izan leiteke eta ondo kudeatu behar da. Horretarako,  25 bilketa-gune barri jarrio dira supermerkatuetan, kiroldegian, udal-liburutegian eta beste leku batzuetan .

 

  • Eraikin publikoak: Udaletxea, HAZ, Torrebillela, Kiroldegia, Agirre Jauregia, KZ Gunea, Behargintza eta Nagusien Txokoa.
  • Ikastetxeak: Legarda, Laukariz, Bentades, San Pedro, Institutoa eta FP.
  • Supermerkatuak: Gure Lur Kooperatiba, Eroski, BM Urban, Hemen Bai, Alcampo.
  • Garbigunean.

 

 

 

Hau EZ!

 

  • Pila ez dan beste edozer.

 

 

 

Pilak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Lurraren eta uraren kutsadura ekidin

  • Euri-urek eta zaborren fermentazino prozesuak pilek daukiezan konposatuen korrosioa eragin leikie. Beraz, pilen metal astunak askatu egin ahal dira, eta lurpeko uretara joan.
  • Pilen errausketa kontrolatu gabeak edota desegokiak lurraren kutsadura eragiten dau; eta urena bere bai, euria egiten dauenean.

Lehengaiak eraustea ekidin

  • Pila mota desbardinen osagaiak aprobetxatuta, lehengaien erauzketa saihesten da eta, bide batez, energia aurreztu eta ingurugiroaren kutsadura ekiditen da.

 

Jakin izan dozu?

  • Botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsatzen ditu.
  • Pila alkalino batek 175.000 litro ur kutsatzen ditu.
  • Pila arrunt batek 3.000 litro ur kutsatzen ditu.

 

 

 

Gune interesgarriak

www.ecolec.es