Papera eta kartoia

Edukiontzi urdina - papera eta kartoia

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Egunkariak, aldizkariak eta publizidade liburuxkak.
  • Paperezko boltsak.
  • Erabilitako orriak, koadernuak, oparietarako papera, gutun azalak (leiho bakoak) eta kartulinak.
  • Kartoizko kaxa zein ontziak: gailetenak, aurrez prestaturiko jatekoenak, izoztutako jatekoenak, zapata-kaxak, etab..
  • Arrautza-kartoiak, komuneko paperak eta sukaldean erabilten diren paperak dakarren barruko hodiak.

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Plegauta, edukiontzietan ahalik eta gehien sartu ahal izateko.
  • Paperezkoak edo kartoizkoak ez diren elementu guztiak kenduta, adibidez, kortxeteak, plastikozko hariak eta azalak, etab.
  • Papera eta kartoia eroateko plastikozko boltsa erabili badozu, atera dana boltsatik edukiontzi urdinean bota aurretik.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez itxi hondakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.

 

 

Hau EZ!

 

  • Esne-, zuku, batido- eta abarren tetrabrikak.
  • Oihalak.
  • Argazkiak.
  • Paperezko platerak, edalontziak, edo kikarak.
  • Paper argizarituak, metalizatuak edo plastikodunak.
  • Sukaldean erabili dan papera eta ahozapi lohiak.
  • Komuneko papera.

 

 

Gure datuak

 

Mungian bildutako papera eta kartoi kopuruak urte desbardinetan

 

 

  • 2019: 382.937 Kg.
  • 2018: 403.110 Kg.
  • 2017: 425.030 Kg.
  • 2016: 438.460 Kg.
  • 2015: 431.910 Kg.

 

 

Papera eta kartoia birziklatzearen onura eta kontu interesgarri batzuk

 

Zabortegira eramaten diren hondakinen kopurua murriztu

  • Papera birziklatzeak energia aurrezten dau, kutsadura ekiditen dau, ura aurrezten dau eta basoei ez jake kalterik egiten.

Jakin izan dozu?

  • Birziklatutako papera egiteak paper barria egiteak baino %62 energia gitxiago eta %86 ur kopuru gitxiago behar dau.
  • Kalidade oneko 1.000 Kg paper lortzeko 3.300 Kg egur behar dira.
  • Tona 1 aldizkari-paper birziklatu ezkero, 4.000 KWh energia aurrezten da. Energia hori nahiko da 3 gelako etxe batek dituan energia beharrei urte osoan erantzuteko.
  • 7.000 aldizkari edo tona 1 paperen baliokidea 3megur da, hau da, tamaina ertaineko 13 zuhaitz.