Kanpainaren helburua
"Ez elikatu munstroa" kanpainaren bitartez, paper-zapi bustiak komuneko zulotik behera botateak dakarzan arriskuen barri emon gura jake herritarrei, ohitura arduratsuagoak aukeratzeko horren ordez.
Kanpaina honen sustatzaileak
Uraren Euskal Agentziak (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak (AMVISA), Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak.
Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu dau.
Euskadiko datuak...
Euskadin, urtero-urtero, 2.400 tona paper-zapi busti baino gehiago botaten dogu komun-zulotik behera.
Ondorioak
- Paper-zapiak ez dira arin azkar disolbatzen eta, orduan, ez dira ur-araztegira deseginda ailegatzen. Ondorioz, buxadura eta aberia larriak sortzen dabez saneamendu-sarean.
- Hori konpontzeak milioi bat euroko gain-kostua ekarten dau urtero.
Zer da komun-ontzia
Komuna eginkari biologikoak eta komuneko papera botatzeko baino ez da erabili behar. Besterik ez. Hondakin uren saneamendu -eta tratamendu- sistemak hondakin-mota bi horreen prozesurako dagoz diseinatuta.
Hau EZ!
- Paper-zapi bustiak; euren etiketan komunera bota leitekezala esaten dabenak bere ez.
- Iraungitako botikak.
- Janari-hondakinak eta orioak.
- Geure burua zaintzeko produktuak.
- Detergenteak.
Urtenbidea
Ez eizuz paper-zapiak komunetik bota. Eta, laguntzeko, jarri eizu paper-ontzi bat komun-ontziaren ondoan, begi bistan, paper-zapiak komunetik botateko tentazinorik ez izateko.
Gune interesgarriak