On Line Ordainketa

On Line Ordainketa

Mungiako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin hitzartu ostean, sistema eroso eta segurua eskaintzen du zergadunek zerga-zorrak borondatez ordaintzeko. Ordaintzeko era hori 24 orduetan dago erabilgarri; eta horretara herritarrek ez dute beharrezkoa ez den joan-etorririk egin beharko, ezta ilararik itxaron ere.

 

Administrazioaren eta honi atxikita dauden Finantza-erakunde laguntzaileen sistemek, konexio seguruak erabiliz, On-line informazioa trukatzeko balio dute eta, horretara, trukatzen den informazio hori guztia ezin izango du beste inork ikusi internet bidez, eta ez da era pertsonaleko daturik trukatuko. Hau da, Administrazioak jakingo duen gauza bakarra ondokoa da: egin den ordainketa zuzena den ala ez.

 

Ordainketa telematiko hori erabili ahal izateko, bakarrik izango da beharrezkoa atxikita dauden Finantza-Erakundeen txartela (Bankuarena edo Aurrezki Kutxarena) eta Mungiako Udalak emango duen ordainagiria eskura izatea. Aurreikusita dago orain ez dauden beste erakunde batzuk ere On-line sistema honetan sartzen hastea apurka-apurka.

 

Ondoren zehazten direnak dira eman beharreko pausuak:

 

  • Euskal Administrazioen Ordainketa-Pasabidera sartu (http://www.euskadi.eus/nireordainketa/)
  • Bete datu-orria ordainagirian dauden datuak erabiliz, eta sakatu Onartu botoiari.
  • Egiaztatu sartutako datuak zuzenak direla eta sakatu Ordainketa gauzatu botoiari.
  • Aukeratu ordainketa egiteko nahi duzun Finantza-erakundea eta sakatu  Onartu botoiari.
  • Ordainketa egin ahal izateko, derrigorrez eduki behar da eskura Mungiako Udalaren ordainagiria

 

Behin eragiketa amaituta, Finantza-erakundeak egin duzun ordainketaren ordainagiria bidaliko dizu, eta agiri horrek erabateko balioa du udal honetan.

 

Ordaindu zergak internet bidez