Edukiontzi zuria - oihal, oinetako eta berrerabilteko moduko gauzak
Zer bota behar da horra?
- Erropak, boltsoak, uhalak eta oinetakoak (apurtuak bere bai).
- Jostailuak eta liburuak.
- Tresna elektriko eta elektroniko txikerrak.
- Bisuteria - eta bazar - jeneroak eta aprobetxatzeko moduan dagozan objektuak.
Zelan itxi behar dira?
- Boltsa itxietan sartuta.
- Zapata bakotxa bere lagunakaz lotuta, geroko sailkapena errazteko.
- Edukiontzian sartzean apurtu egin leitekezan gauzak, mesedez, bildu, bota aurretik; baita pisutsuagoak diran beste objektu batzuk ganera jausita apurtu egin leitekezanak bere.
- Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez itxi hondakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.
Hau EZ!
- Kristaleriak eta ontziteriak.
- Ebagi egin leikien tresna zorrotzak: kutxilloak, kuterrak, artaziak, etab..
- Produktu toxikoak, garbikuzikoak eta abrasiboak.
- Disolbatzaileak, pinturak eta espraiak.
Gure datuak
Urte desbardinetan Mungian edukiontzi zurian bildutako gauzen kopuruak:
- 2019: 62.361 Kg
- 2018: 68.738 Kg
- 2017: 66.280 Kg
Oihal, oinetako eta berrerabilteko moduko gauzak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk
Edukiontzi zuriak erraztu egiten dau objektu eta oihal mota desbardin askoren bilketa.
Zabortegira doazen hondakinen kopurua murriztu
- Egoera onean dagozan artikuluak berrerabiltea sustatzen dau. Horeek Koopera Store izeneko bigarren eskuko dendetan jartzen dira salgai.
Gizartearekiko onurak
- Lanpostuak sortzea gizartean lana aurkitzeko zailtasunik handiena daukien taldeentzat.
Jakin izan dozu?
- Kooperak 7.000 bat donazino egin deutsoz Karitasi, gehien behar dabenei laguntzeko.
Gune interesgarriak