Albisteak

Trafiko afekzioak San Pedro Jaietako Txupinazoa eta su artifizialak direla eta

2024ko San Pedro Jaietako Txupinazoa dela eta

Trafikoa itxi egingo da ekainaren 28ko, 17:00etatik ekainaren 29ko 01:00etara, hurrengo kaleetan:

ELORDUIGOITIA, ALKARTASUNA ETA TROBIKA KALEETAN

*Oharra: Trobika kaleko bus geltokietan ere izango du eragina.

2024ko San Pedro Jaietako su artifizialak direla eta

Trafikoa itxi egingo da, ekainaren 29an, 22:30etatik 23:45era, hurrengo kaleetan:

BERMEO BIDEAN, ARITZ BIDEAN ETA GOIETAKO BIRIBILGUNEAN

*Oharra: Trobika eta Aritz Bidea kaleetako bus geltokietan ere izango du eragina.