Albisteak

Udalak "BBK Mendi Martxak-VII. Bizkaiko Xendazaletasunaren Liga" ekimenarekin bat egiten du aurten ere Tallu Mendizale Kirol Klubaren eskutik

Datorren igandean, urriak 20, BBK-k eta Bizkaiko Mendi Federazioak bultzatutako ekimena "BBK Mendi Martxak- VII. Bizkaiko Xendazaletasunaren Liga" Mungiara itzuliko da bertako Tallu Mendizale Kirol Klubaren eskutik. Horrela, Udalak bat egingo du aurtengo edizioarekin ere, eta herrian gauzatuko da, herritar guztiei irekitako martxa klasikoaren bidez. Martxa 9:00etan abiatuko da, Matxin plazan. Parte hartzea doakoa da Bizkaiko Mendizale Federazioaren web orri ofizialean izena aurretik emanda.

Ildo horretan, ekimenaren helburua da Federazioak Bizkaian homologatutako bideak bultzatzea eta ezagutaraztea, bai eta bidezidor eta bide lokalak eta balio handiko naturguneak ere, askotan ezezagunak. Hala, Matxin Plazan hasi eta 18,5 km-ko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, Bilbaina, Berreaga, Loba eta Iturribaltzagan barrena, abiapuntura itzuli aurretik.

Nagore Torre Mungiako Udaleko Kirol zinegotziak adierazi duenez, "mendizaleek giro ezin hobeaz gozatu ahal izango dute, Mungiak eta inguruek eskaintzen dituzten natura eta paisaia ederrekin harreman zuzena izanez. Mendizale zaletasun handia dugun udalerria gara, eta inguratzen gaituen ingurune naturalaz jabetuta, beste urte batez, ekimen honekin bat egiten dugu".

Nabarmendu behar da ibilaldi hau VII. Bizkaiko Xendazaletasunaren Liga osatzen duten etapetako bat da.