Albisteak

Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Beldur Barik programak, Beldur Barik Jarrera! ikus-entzunezko lehiaketaren  edizio berri bat antolatu du. Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea da. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute.

Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago. Azken eguna azaroaren 8a izango da.