Albisteak

Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Elixabete Etxanobe, Mungian

Gaur goizean, Alaitz Erkoreka alkateak, Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Ager Izagirre, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanen Saileko foru diputatua, hartu ditu Udaletxean. Bileran, mungiarren bizi-kalitatea hobetzeko hainbat gai jorratu dituzte, hala nola irisgarritasuna, mugikortasuna, ingurumena eta enplegua, baita udalerrian gauzatuko diren foru-eskumeneko hainbat proiektu ere.