Badakizu Euskaraz barra-barra markak zer esan gura dauen?
Merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetako lokal horretan euskeraz lasai egin zeinkela, han dagozenetako batek, gitxienez, ulertzen dauela.
Beharbada, eurek ez deutsue euskeraz egingo (edo bai) baina zuk lasai jarraitu zeinke euskeraz, beti –lokala zabalik dagoan tarte osoan− egongo da-eta pertsona bat behintzat euskeraz ulertzen dauena.
Non topatuko dozu marka hori?
Euskal Herri osoko lokaletan, ez bakarrik Mungian. Gure herrian hainbat dira marka horregaz bat egin daben lokalak (merkataritzako lokalak, ostalaritzakoak eta zerbitzuetakoak).