Genero Bardintasunerako IV. Plana diseinatu ahal izateko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Egindakoaren balorazinoa eta neurketa-lana egiten bete-betean sartuta gagoz, hau da, ebaluatze-adierazleak aztertzen, orain arte lortutako helburuen balantzea egiten.
Parte-hartze prozesu honen bitartez, herritarren ikuspuntuak zeintzuk diran jakin gura dogu; zure ekarpenak, eretxiak, oharrak eta iradokizunak behar doguz, moldatutako diagnostikoa ahalik eta osotuena izan daiten.
Zure eretxia jakin gura dogu
-Galdeketa bat aurkezten deutsugu, guztiz anonimoa.
-Galdetegi hau zure eskura egongo da, bagilaren 11tik 22ra (biak barne).
-Bertan jasotzen diran eretxiek etorkizunera begirako erronkak eta lehentasunak hobeto identifikatzen lagunduko deuskue.
Parte hartu gura badozu, sakatu beheko estekan eta bete galdetegia: