LARRAURI

Garai batean uda pasatzeko lekua zen Bilbotik etortzen zirenentzat eta bilbotar horiek hainbat etxe dotore eta jauregi eraiki zituzten bertan. Larrauri nortasun handiko auzoa da, errepidetik ikusten dena baino askoz gehiago. Elizak berak ere balio handiko elementuak ditu. Balneario zaharra eta eskola dagoeneko desagertu dira, baina orain eskolaren eraikina auzoko elkarteek erabiltzen dute euren zereginetarako.

Zumetzagan, San Migel baseliza dugu, Bizkaian aztarna erromanikoak dituen bakarretakoa, antzina-antzinako elementu baliozkoak dituena.

  • Zabalera: 5,75 km²
  • Nola heldu: Bermeo-Bakio errepidetik.
  • Jaiak: Mesedeetako Amabirjina (irailaren 24an); izen handiko jaiak, kontzertuak eta erromeria ederrak izaten dituzte.