Izenaduba Basoa Euskal Herrian dagoen lehenengo parke mitologikoa da. Olentzero, galtzagorriak, Mari, lamiak, Teiletako Mari, Basajauna, Tartalo…pertsonaia hauen guztien eskutik, umeek natura, euskal mitologia eta ohiturak ezagutzea eta ondo pasatzea dira gure parkearen erronka nagusiak.

Landetxo Goikoa – Olentzeroren Baserria

Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da (XVI.mendekoa) eta bere garaian dauden bakarrenetarikoa da. Zaharberriztatua dago eta  orain Olentzero eta bere lagunen etxe magikoa dugu.

Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktibo eta teknologia berrien bidez.

Kanpoko atrakzio tematizatuak

6000 m2ko atrakzio tematizatuak (Mariren koba, Laberintoa, Tartalo eta haritz magikoa…) umeak euskal mitologiaz blai irteteko bidea.

 

 

Erakusketak

Antzineko ohiturak, baserrien arkitektura, Olentzeroren figura eta Euskal mitologiaren inguruko erakusketa ezberdinak ikusteko aukera izango dugu Landetxo Goikoa baserrian.

Ikastetxeak

Ikastetxeek eskuragarri izango dituzte bereziki prestatutako unitate didaktikoak, hezkuntza maila bakoitzeko eskola kurrikulumera moldatzen direnak.