Mungia itsasotik 20 metroko garrieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).
Mendi horiek Butroi ibaiaren Ibarra inguratzen dute. Ibai horrek, Bizkargi (536 m) mendian Portu eta Mungiatik igaro ostean, Gaminiz badian isurtzen du ura. Dena den hori ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; izan ere badira inguruan beste marina bat errekatxo eta iturri (Butroi ibaiaren ibaiadarrak), Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.
Iparraldean, Bakio eta Bermeo ditu; hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika; ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika; eta mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe. Muga horien barruan sortzen den eskualdeak "Mungialdea" du izena (Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde–Plana) eta ondoko herriak hartzen ditu Mungiaz gain: Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio.
80ko hamarkadaren hasieran jasandako geldiune laburra kenduta, Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorri eta herrian finkatu den pertsona multzoari esker; baita hazkunde begetatiboaren portzentaia altuari esker ere.
2016ko urtarrilean Mungiak 17.363 biztanle ditu guztira. Herritarrok honela daude banatuta auzo ezberdinetan:
AUZOA |
BIZTANLE KOPURUA |
---|---|
HERRIGUNEA |
12.706 Pertsona |
BERREAGAMENDI |
2.049 Pertsona |
BILLELA-BIRLE |
373 Pertsona |
LARRAURI |
380 Pertsona |
ATXURI |
288 Pertsona |
BASOZABAL |
294 Pertsona |
ATELA |
242 Pertsona |
ZABALONDO |
170 Pertsona |
TROBIKA |
242 Pertsona |
MARKAIDA |
235 Pertsona |
LLONA |
149 Pertsona |
ELGEZABAL |
142 Pertsona |
ITURRIBALTZAGA |
147 Pertsona |
EMERANDO |
129 Pertsona |
MAUROLA |
8 Pertsona |
GUZTIRA |
17.554 Pertsona |
Ondoko taulan, biztanleen araberako banaketa agertzen da:
ADINA |
BIZTANLE KOPURUA |
---|---|
0 urtetik 4ra |
809 Pertsona |
5 urtetik 9ra |
1.081 Pertsona |
10 urtetik 14ra |
1.010 Pertsona |
15 urtetik 19ra |
885 Pertsona |
20 urtetik 24ra |
800 Pertsona |
25 urtetik 29ra |
817 Pertsona |
30 urtetik 34ra |
1.035 Pertsona |
35 urtetik 39ra |
1.345 Pertsona |
40 urtetik 44ra |
1.655 Pertsona |
45 urtetik 49ra |
1.450 Pertsona |
50 urtetik 54ra |
1.422 Pertsona |
55 urtetik 59ra |
1.225 Pertsona |
60 urtetik 64ra |
995 Pertsona |
65 urtetik 69ra |
848 Pertsona |
70 urtetik 74ra |
682 Pertsona |
75 urtetik 79ra |
441 Pertsona |
80 urtetik 84ra |
435 Pertsona |
85 urtetik aurrera |
428 Pertsona |
Mungia Bilbotik 16 kilometrora dago errepidez, Bilbo eta itsasertzearen arteko puntu batetan kokatuta, eta Loiuko aireportutik 10 minutura. Horrez gain, garraio publikoaren bitartez inguruko hainbat herrirekin dago lotuta