Sailaren arduradun politikoa LEIRE BILBAO ALTONAGA alkateordea da. Garatzen dituen egitekoak honako hauek dira, besteak beste:
- Ingurumen-plangintza: Hiri-, landa- eta industria-eremuetako ingurumenari buruzko planak, programak eta azterlanak.
- Ingurumenaren kutsadura eta isuriak.
- Jarduerak: Jarduera- eta irekiera-lizentziak.
- Izurriteen kontrola.
- Txakurrak edukitzea eta erregistratzea.
- Parkeen, lorategien eta gune berdeen mantentze-, hobekuntza- eta kontserbazio-lanak. Natura-guneak.
- Osasun Publikoa - Kalez kaleko salmenta.
- Tokiko Agenda 30: Ingurumenari buruzko tokiko ekintza-plana.
- Eskolako 2030 Agenda
- Hondakinen kudeaketa: Hiri-hondakin solidoak biltzea, bideak garbitzea, papera, kartoia, pilak, beira eta arropak gaika biltzea.
- Ingurumenaren asteak: Aste Berdea, Mugikortasun Astea, Erreka Astea eta Zuhaitz Eguna.
- Baserritarren Plaza.
Informazioa Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo)Luzapena1: 1500 (Administraria)Luzapena2: 1512 (Saileko Burua)Luzapena3: 1514 (Saileko Aholkulari Juridikoa) E-posta: agendalocal@mungia.eus