Ikasgunea Erabilteko Araudia
-
64 plaza izango dira.
-
Erabiltzaileen laguntza eskatzen da, ardura eta erantzukizunez jokatzea eta urten aurretik espazioa eta erabilitako elementuak desinfektatzea. Sarreran gel hidroalkoholikoa eta likido desinfektatzaileak jarriko dira.
-
Lokalaren barruan dagozan bitartean, erabiltzaileek maskarilla behar dan moduan jarrita izan beharko dabe.
-
Beharrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoagaz garbitzea, bai lokalera sartzen eta bai bertatik urteten dan bakotxean.
-
Lokaleko leihoek irekita egon beharko dabe denpora guztian.
-
Ikasgunearen garbitasuna, higienea eta ordena mantentzeko, debekatuta dago bertan jatea eta edatea.
-
Kafe-makina kendu egin da, sarreraren inguruan jendea ez batzeko.
-
Edozein larrialdi gertatu ezkero, deitu 092 zenbakira.