Hondakin organiko konpostagarria

Edukiontzi marroia - Hondakin organiko konpostagarria

 

Etxean egunero sortzen doguzan hondakinen %40 inguru materia organikoa da, birziklatu eta lurrera konpost erara bota leitekeana. Konpostak lurrari elikagaiak emoten deutsoz eta osasuna landareei. ganera, horretara, zabor gitxiago sortzen dogu.

 

Edukiontzi marroiaren bilketa zerbitzua konpostagarriak diran hondakin organikoak batzeko konpromisoa hartzen daben pertsonentzat da.

 

 

 

Zer behar dozu edukiontzi marroia erabili ahal izateko?

 

Udaletxean eskatu

 

Prestakuntza ikastaroa:

  • Udal teknikari bat hartu-emonetan parauko da zugaz, eta edukiontzi marroiaren ganeko prestakuntza-azalpen labur batzuk emongo deutsuz.

 

Baldea:

  • Balde txikerra da, hobeto da alboak idegita badaukaz (argazkian ikusi), 10 litroko boltsakaz erabiltekoa.

 

                                     

 

 

Boltsa konpostagarriak:

  • Hondakinak sartzeko, hatsik sortzen ixten ez dabenak. Erosi behar badozuz, adi egon; izan daiela jarrita konpostagarriak dirala egiaztatzen dauen zigilua.
  • Boltsa horreek hondakin organiko konpostagarrietarako baino ez dira.

 

                                  

 

 

 

Edukiontzirako giltza:

  • Hondakin organikook ez kutsatzeko, edukiontzi marroia zabaltzeko giltza behar da. Giltza, pletina erakoa da; horregaitik gomendatzen da giltzeru handi eta ikusgarrian iminteko, ez galtzeko.
  • Etxe bakotxeko giltz 1 emongo da.

 

 

 

Zer itxi ahal da bertan?

 

  • Martiaren 1etik aurrera, animalia jatorrizko hondakin prestatutak zein gordinak (okela, hestekiak, arraina eta itsaskiak, arrautza hondakin eta azalak, hazurrak eta gaztaia).
  • Landare jatorrizko hondakin prestatutak zein gordinak (barazkiak, lekaleak, frutea, pastea, arroza eta haziak).
  • Baratzeko hondarrak, landareak eta lorak, neurriz. Inausketa eta bedar hondarrakaz autokonposta egin beharko da.
  • Infusino boltsatxuak, kafe hondarrak, ogia, gailetak eta opilak, frutu lehorrak, azalak, fruta-hazurrak eta kortxo naturalezko tapoiak.
  • Jatekoagaz lohitutako sueteko papera, paperezko mahai oihalak, kartoizko arrautza-kutxak, kartoi ondulatu lohia (danak materia organikoaz lohituak).
  • Izozkietako euskarriak, brotxetetako eta hortzetako zotzak eta antzekoak.
  • Txikoria, algak, txori-jana, gozokiak eta zerealak, uruna eta mermelada.
  • Konpostagarriak diran boltsa, bilkari eta tresnak.
  •  

 

 

 

Konpostagarriak izan ez arren, Mungiako edukiontzi marroietan sartu behar EZ diran beste hondakin batzuk

 

Konpostagarriak diran beste hondakin batzuk bere sortzen doguz, baina ez dira onartuko Mungiako edukiontzi marroietan. Hau da:

  • Animalia-jatorriko janari hondakinak, ez prestatuak eta ez prestatu bakoak (Bizkaiko Konpostegiaren araua).
  • Animalien korotzak, gaixotasunak ekarri leiez eta.
  • Lorategietan ebagiten dan bedarra; asko danez, zerbitzua lotu egin leike; egokiagoa da lorategiak edo lurrak daukiezan mungiarrek bertan konposta egitea.

 

 

Zelan erabili edukiontzi marroiko giltza?

 

Edukiontzi marroiak daukan ixteko eta zabaltzeko sistemaren bidez, behin hondakin organikoen boltsa bertan itxita, BETI LOTZEN DA ZARRATUA.

 

Zelan erabili ondo edukiontzi marroia:

  • Sartu Mungiako Udalak emongo deutsun giltza jagokon lekuan.
  • GILTZA ATERA BARIK, altzau edukiontziaren tapea eta sartu boltsea barrura.
  • Zarratu tapea eta atera giltza.

Oharra: edukiontzia ez bada ondo itxi, ezin da giltzik atera.

 

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Ondo itxitako boltsa konpostagarrietan, ezer isuri ez daiten.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik badago, ez itxi kapoan zure hondakinak; bilatu beste edukiontzi bat.

 

 

 

Hau EZ!

 

  • Edozein eratako orioak.
  • Errautsak, garbiketa-hautsak, lurra, zigarro-hondakinak...
  • Konpostagarria ez dan edozer (beira, plastikoa, metala...)
  • Oihalak, erabilitako paperezko zapiak, sueteko papera.
  • Gizaki zein animalien kakak.
  • Kolore diztiratsuko paper edo txartelak; edo koloreetan inprimatuak.
  • Gauza gogorrak: harriak, kristal-, metal-, edo plastiko-zatiak.
  • Mantxak kentzeko produktuak eta etxerako zein lorategirako beste produktu kimiko batzuk.

 

 

Gure datuak

 

Mungian bildutako hondakin organiko konpostagarriaren kopurua urte desbardinetan:

 

 

  • 2019: 41.140 Kg.
  • 2018: 42.400 Kg.
  • 2017: 30.000 Kg.
  • Egun 1100 etxebizitzetako biztanleek edo familiek eskatu eta jaso dute organiko konpostagarriaren edukiontzia (marroia) erabili ahal izateko giltza.

 

 

 

Ingurugiroarentzako onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Lurraren eta uraren kutsadura ekidin

  • Materia organikoaren zikloa itxi egiten da. Birziklatu egiten da eta gero konposta erabilten da ongarri kimikoen ordez. Lurren COhartzen da.
  • Lurren egitura eta aberastasuna hobetu egiten da kalidadeko konposta erabilita.

 

Zabortegira doan hondakinen bolumena txikiagoa da

  • Erraustegietara materia organiko gitxiago sartzen da eta, ondorioz, erraustegi txikerragoak diseinatzen dira eta energia hobeto aprobetxatzen da, tratatzen diran hondakinek hezetasun gitxiago daukielako.
  • Zabortegietan zuzenean edo plantetako soberakin bidez ixten diran material biodegradagarrien kopurua hainbat jaisten da eta, ondorioz, berotegi-gas emisinoak bere bere baxuagoak dira eta instalazinootarako behar dan espazioa bere txikerragoa.

 

CO2 isurketak gutxitu egiten dira

  • Batzen dan kopurua handitu egiten da eta banakako bilketa barruko ganerako frakzino edo atalen kalidadea hobetu; material gehiago berreskuratzen da eta birziklatzen danaren kopurua handitu (orokorrean, energia gitxiago erabilten da eta emisino gitxiago dago).

 

Lehengaien erauztea ekiditen da

  • Energia barriztagarriak sortzen dira (Biogasa, zuzenean erabiliko dan bioerregai erara edo energia elektrikoa lortzeko).

 

Gizarterako onurak

  • Hondakinak kudeatzeko eta ingurumena jagoteko gaietan herritarrak sentiberatzea lortzen da. Enpleguan eragin positibo mugatua dauka, hain zuzen bere zaborren bilketa eta kudeaketaren arloan lanpostuak sortzen diralako.

 

 

 

Konposta

 

Zer da konposta?

Konpostajearen prozesuaren bidez banaka bildutako materia organikoaren deskonposizino aerobikoaren ondorioz sortzen dan materia da. Material organikoa da, higienizatua eta egonkorra; kolore ilunekoa eta lur-usaina daukana; ez dauka patogenorik, hazirik, bedarrik, eta behar ez danik (beira, plastiko eta antzekoen zatirik).

 

Zertarako da erabilgarria?

  • Ongarri naturala da nekazaritza estentsibo eta ekologikorako (zerealak, ortua, fruta-arbolak, mahastiak eta abar).
  • Ongarri moduan erabilten da lorazaintzan eta substratuen formulazinoan.
  • Obra publikoetako proiektuetan degradatuta dagozan beheak konpontzeko (zabortegiak ixteko, ezpondak barritzeko eta abarretan) edo erauzketa lanetan.

Zer itxi ahal da bertan?