Non dago?
Plentzia bidean, saihesbidearen ondoan.
Ordutegia
Astelehenetik barikura
9:00-13:30 / 15:30-18:00
Zapatuetan
9:00-13:30
Telefonoa
GARBIKER: 94.403.40.90
Zer da Garbigunea
Garbigunea Etxeko Hondakinenn eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da. Herritarren zerbitzurako dago, DOHAINIK itxi daiezan berziklau, bererabili edo balorizau leitekezan materialak.
Zer eroan behar da Garbigunera?
- EHHak: obra-hondakinak, kristalak, konketak, markoak, komunak,...
- EGURRA: armairuak, aulkiak, kutxak, ateak, oheak,...
- BOLUMEN HANDIKOAK: altzariak, koltxoiak, somierrak,...
- PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak,...
- METALAK: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak,...
- MARRA ZURIA: hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak,...
- MARRA MARROIA: telebistak, bideoak, DVD-erreproduzitzaileak, musika ekipoak, ordenagailuak,...
- PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak,...
- NEUMATIKOAK: gehienez, 5 unitate erabiltzaile / urte / Garbigune sare bakotxeko.
- LOREZAINTZA: inausketa hondarrak, zuhaixka lehorrak,...
- METAGAILU ETA BATERIAK.
- OLIOAK: etxekoak, karterrekoak,...
- BEIRA: botilak, poteak,...
- BESTE BATZUK: mota guztietako pilak, fluoreszenteak, tonerreko kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo eta audio kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe kapsulak.
- BERRERABILPEN TXABOLETAN, erabili leitekezan tresnak itxiko dira, besteak beste, altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak...) etxetresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin labeak...), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarra, liburuak, etab.
- PINTURAK, AEROSOLAK eta DISOLBATZAILEAK: bakarrik onartzen dira BASAURI, ERANDIO, GERNIKA, GÜEÑES, MARKINA, DURANGO eta SESTAOko Garbiguneetan.
Erabiltzeko arauak
- Etxeetan sortutako hondakinak eta hondakin asimilagarriak baino ez dira onartzen.
- BGP 3.500 kg-tik behera daukien ibilgailuak soilik onartuko dira.
- Muga: 2 m3 bolumenean edo 750 kg pertsona edo ibilgailu / pertsona / asteko, Garbigune sare osoan.
- Unidadeen kasuan, 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abarrera asimilagarria.
- Neumatikoak: gehienez, 5 unidade erabiltzaile / urte / Garbigune sare bakotxeko.
Hau EZ!
- EHUN-GAIAK: kalean jarritako berrerabilerarako edukiontzietan, edukiontzi zurietan, KOOPERA entseina daukienetan.
- BOTIKAK: farmazietan itxi leitekez (SIGRE puntuetan).
- ERRADIOGRAFIAK: anbulatorioetan itxi leitekez.
- ETXEKO ZABOR ORGANIKOAK.
- OSPITALEETAKO HONDAKINAK.
- ENPRESETAKO HONDAKINAK.
- FIBROZEMENTUA (Uralita).
- BONBONAK: butanozkoak, oxigenozkoak eta camping-ekoak.
- IDENTIFIKAGARRIAK EZ DIRAN BESTE HONDAKIN BATZUK.
Gure datuak
Mungiako Garbigunean erregistraturiko sarreren kopurua urte desbardinetan
- 2014: 11.806 sarrera
- 2013: 12.609 sarrera
- 2012: 12.041 sarrera
- 2011: 10.426 sarrera
Birziklatzearen onurak eta kontu jakingarri batzuk
Garbiguneetan hondakin mota desbardin ugari batzen da. Zelan birziklatzen diran eta zer lortzen dan jakin gura izan ezkero:
http://garbiker.bizkaia.eus/zergatik-birziklatu
Gune interesgarriak