preview highslide max

Albisteak

Mungiako XVIII. Landara-azoka: bertokoak, apaingarriak eta paisaiakoak

Beste urte batez, Mungian landare autoktono, apaingarri eta paisaieko XVIII. azoka egingo da apirilaren 5ean, larunbata, Foruen plazan, 10:00etatik 14:30era. Bertako landareak, landare apaingarriak eta paisaia-landareak herrira hurbiltzen dituen azoka da.

17 izango dira aurtengo edizioa osatuko duten postuak. Hauek euren produktuak eta landare apaingarri, baratze eta hazien bildumak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, nekazaritzako makineriaren, landareei buruzko liburuen, imitaziozko bitxien eta lore eta material naturalak dituzten xaboien postu bat egongo da. Gainera, azokara elikagai ekoizle batzuk etorriko dira, azokaren osagarri, bisitariek bertako produktuak dastatu eta erosteko aukera izan dezaten.

Halaber, zozketa eta tailerrak egongo dira, bai gazteentzat, bai helduentzat.

Leire Bilbao Mungiako Udaleko Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, "azoka honen helburu nagusia da espezie autoktonoen erabilera sustatzen jarraitzea, bertako ekoizleei lagunduz eta natura adin guztietara hurbiltzen duten jarduerak eskainiz. Horregatik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetan parte hartzera, landare eta produktuen barietateaz gozatzera eta inguratzen gaituen ingurune naturalari buruz gehiago ikastera ".

Zozketa eta tailerrak

Egunean zehar egokitutako postuetan produktuak erosten dituzten pertsonek zozketa baterako tiketak jasoko dituzte eta bertan azokako produktuak sartuko dira. Zozketa 13:30ean izango da.
Bestalde, goizean zehar, publiko guztiarentzako tailerrak ere izango dira. Horrela, 11:00etatik 12:00etara, bonsaien tailerra egingo da helduentzat. Aldi berean, 11:00etatik 12:30era, Eguzkiloreak tailerra egingo da txikienentzat. 12:00etatik 13:00etara, helduentzako kokedamen tailerra egongo da martxan; eta, azkenik, buztinezko katiluen haurrentzako tailerra.