preview highslide max

Albisteak

Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna

Gaur, apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna da. Ikusgarritasun lesbikoa oso garrantzitsua da, emakume lesbiana guztiak publikoki aitortzeko eta diren bezala agertzeko beldurra ez izateko eskubidea adierazten duelako.

Gaur egun, emakume lesbiana batzuek beldurra diote lesbiana direla esateari eta askatasunez bizitzeari, lesbianak direla aitortzeak bizitzan izan ditzakeen ondorioengatik.

Horregatik, Berdindu, LGTBI+ pertsonentzako eta ingurukoentzako arreta emateko Eusko Jaurlaritzako zerbitzutik Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna aldarrikatzen dugu eta lanean jarraitzen dugu gizartean lesbianismoaren ordezkari gehiago eta berdintasun gehiago egon dadin.

Hainbat pertsonak, kolektibok eta erakundek borrokatzen dute lesbianen ikusgarritasun publikoaren alde. Era berean, emakume horien eskubideak babesten dituzten legeak sortu dira.

Hala ere, gizarteak oraindik gaur egun homosexualitatea gehiago lotzen du gizonekin emakumeekin baino.

Hori dela eta, ikusgarritasun lesbikoa gizarte osoak lantzen jarraitu behar dugun erronka bat izaten jarraitzen du. Sexu-orientazioa askatasunez adieraztea giza eskubidea da. Eta hala izan behar da emakume lesbiana guztientzat.

Lesbiana gazteentzat, adinekoentzat, ijitoentzat munduko edozein lekutik datozenentzat dibertsitate funtzionala dutenentzat, transexualentzat edo beste edozein ezaugarri edo baldintza dutenentzat. Azken finean, emakume lesbiana guztientzat.

Euskal gizarteak erantzukizuna daukagu sexu- eta genero-orientazio guztiekin berdinzaleagoak eta errespetuzkoagoak diren ingurune eraikitzeko.

Horregatik, egun honetan aldarrikatu behar ditugu bizitzako arlo guztietan ikusgarritasun lesbikoa izan ditzaketen inguruneak. Adibidez, familian, eskolan, lanean, espazio publikoetan eta gizarteko jardueretan.

Gizarte gisa gure erantzukizuna da hori posible izan dadin lan egitea. Horregatik, Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunean lesbianen aske izateko eta adierazteko eskubidea aldarrikatu behar dugu.