Albisteak

2025eko uztailaren 5ean San Pedro jaiak direla-eta nekazaritza azokarako emandako noizbehinkako salmenta postuak esleitzeko eta funtzionatzeko oinarri arautzaileak eta izena emateko fitxa eredua

2025eko uztailaren 5ean San Pedro jaiak direla-eta nekazaritza azokarako emandako noizbehinkako salmenta postuak esleitzeko eta funtzionatzeko oinarri arautzaileak” eta “izena emateko fitxa” eredua argitaratzen dira.

Eskabide-orriarekin batera ferian parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, baita modalitate bakoitzean baloratzen diren ezaugarriak egiaztatzen dituen dokumentazioa ere.

Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez edo Mungiako Udalaren Herritarrentzako Zerbitzuan aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2025eko maiatzaren 31ean.