Erdi Aroko dorretxe hau Mungiak duen eraikinik zaharrena da eta bertan dago prestatuta Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal olerkariari buruzko erakusketa zabal bat.
Jatorria
Mungia ondoan dagoen Laukiz herrian jaio zen, 1905eko abuztuaren 3an. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" ezizenez ezagutzen dugu. Ume koskorra zela Mungiara aldatu zuen bizilekua sendiak, "Lau Haize" izeneko zonaldea, alegia, eta hortik hartuko zuen poetak bere ezizena.
Esteban Urkiaga nació el 3 de agosto de 1905 en Laukiz, un pueblo cercano a Mungia. El poeta es conocido con el seudónimo de Lauaxeta que viene de "lau aize" o "cuatro vientos", nombre de la zona de Mungia donde se mudó de niño.
Esteban Urkiaga "LAUAXETA"
Torrebillelan Lauxetari buruz inoiz egin den erakusketarik osoena dago; izan ere, bertan dago jasota olerkariaren ibilbide pertsonal, politiko eta literarioaren ikuspegi zabal bat.
Aukera paregabea da euskal poesiaren berritzaile handienetako bat, 30eko ha.markadako belaunaldi garrantzitsua gogoz indartu zuen olerkaria hurbilagotik ezagutzeko.
"Dana emon behar jako maite dan askatasunari"
Loiola
Jesuita izateko gogoari eutsiz, Loiolan eta Oñan burutu zituen fraidetzako eta abadetzako ikasketak, meza berria emateko gutxi falta zitzaiolarik komentua utzi zuen arte.
Loiolako egonaldian ikaskide talde batek Euskal Akademia eratu eta indartu zuen.
Siguiendo su deseo, cursó estudios para ser jesuita y sacerdote en Loiola y Oña pero abandonó el convento poco antes de oficiar su primera misa.
Durante su estancia en Loiola creó, junto con un grupo de condiscípulos, la Academia Vasca, profundizando en su identidad vasca.
Literatura eta Politika
Sasoi horretan Lauaxetak, idazteari ez ezik, politikari ere ekin zion eta mitin abertzaleak ematen hasi zen. Langile amorratua zenez, hainbat antzerki-jaialdi eta ekintza politiko eta kulural sortu eta bideratu zituen.EUZKADI egunkarian hasi zen lanean eta egunkari horren zuzendari izatera heldu zen.
Durante esta época además de escribir, Lauaxeta se sumerge en la política realizando mítines nacionalistas. Es también un trabajador incansable; participa y organiza fiestas teatrales, genera iniciativas políticas y culturales, hasta terminar dirigiendo el periódico EUZKADI.
Gerra Zibila
Gerra garaian zeregin guztiak utzi eta Euskal Gudarostean sartu zen eta komandante gradua jaso zuen Agirre Lehendakariaren agintepean. 1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten. Lauaxeta kazetari bati laguntzen joan zen Gernikara eta, bertan zegoela, tropa frankistek atxilotu zuten: handik bi hilabetera fusilatu egin zuten Gasteizen.
Al estallar la guerra civil, Lauaxeta se compromete con el Euskal Gudarostea (Ejercito Vasco). Bajo el mando del Lehendakari Agirre, con el cargo de comandante. El 26 de abril de 1937 Gernika es bombardeada y el poeta que acompaña allí a un periodista es capturado por las tropas franquistas: dos meses después es fusilado en Vitoria.