Kultura
Kultura Arloaren arduradun politikoa IDURRE URRESTI PELLEJERO alkateordea da.
 
Udalbatzak kultura-arloko jarduerei, zerbitzuei eta instalazioei dagokienean esleituta dituzten eskumenak gauzatu eta garatu ahal izateko, sail honen bitartez tramitazioak kudeatzen dira.
 
Aisialdia kultura kontuetan elkartasunerako zein garapen pertsonal eta kolektiborako denbora gisa ulertzen edo partaidetza eta elkarlana bezalako baloreak garatzen lagunduko duten zerbitzuak sustatzea eta horretarako jarduerak egitea da sail hauen helburua.
 
Helburuak honako hauek dira:
  • Kulturari eta aisialdiaren erabilerari lotutako jarduerak sustatzea.
  • Udalerriko elkarteek sortutako jarduera-eskaintzari babesa ematea.
  • Bestelako instituzio eta erakundeekin elkarlanean aritzea udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen duten sinergiak sortzeko, eta sinergia horiek sustatzea.
  • Kultura-azpiegiturek kulturaren esparruan izan dezaketen erabilera arautzea.
  • Udalerriko elkarteen jarduerarako beharrezkoak diren udal-lokalen sarea mantentzea.
  • Udalerrian euskara eta euskal kultura bultzatzea.
  • Umeentzako, gazteentzako zein helduentzako kultura-ekitaldiak antolatzea programazio egonkor, erakargarri eta kalitatezkoaren baitan.
  • MUNGIAko zein auzoetako jaien antolakuntzan laguntza ematea.
 
Informazioa Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo)Luzapena Kultura1: 2010 (Administraria)Luzapena Kultura2: 2020 (Saileko Burua) E-posta: kultura@mungia.eus