Idazkaritza Saila Udaletxearen (Trobika kalea 1) lehenengo solairuan dago kokatuta. Sail honen  zeregina herritarrei, lurraldeari eta antolaketari zuzendutako jarduerak burutzea da.

 

Hona hemen Idazkaritzaren betebehar nagusiak:

 

  • Osoko Bilkuren eta Informazio-Batzordeen batzarretatik sortzen diren aktak egitea, baita Bilkura eta Batzarroi dagozkien deiak ere.
  • Lege-aholkularitza bai Udalbatzari eta bai informazio-batzordeei.
  • Fede publikoa bai Osoko Bilkuren eta bai berorren Batzordeen batzarrei eta jarduerei dagokien arloan.
  • Udalaren eskumenekoak diren egiaztagiriak egitea.
  • Udaletxeko iragarki-oholean jartzea iragarkiak eta horien eginbidea.
  • Ofiziozko bajak tramitatzea.
  • Ondare-espedienteak.
  • Hautesleen errolda eta hauteskundeak.
  • Udal Artxiboa.
  • Zehapen-espedienteak tramitatzea animaliak edukitzeagatik, hala behar denean.
  • Arriskutsuak izan litezkeen txakurrak edukitzeko baimenak eta erregistroak tramitatzea.
  • Lege aholkularitza kontratazio administratiboaren alorreko gaietan.
  • CAPU-Mungiako Udal Plangintzako Aholku Batzorderen deiak egitea eta berorri dagozkion agiriak eta aktak prestatzea.

 

INFORMAZIOA Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo) Luzapena1: 1220 (Administraria1) Luzapena2: 1222 (Administraria2) Luzapena3: 1223 (Administraria3) Luzapena4: 1224 (Administraria4) Luzapena5: 1221 (Udal Idazkaria) Faxa: 94.674.49.77 E-posta: idazkaritza@mungia.eus