HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), Udaletxeko arkupeetan kokatu dan bulegoa da. Udaleko zerbitzuen eta herritarren arteko hartu-emona gero eta estuagoa izateko helburuagaz, mungiarrok gune barri bat daukagu Udaleko administrazino-tramitazinoak modu arin, eraginkor garden eta errazean burutzeko.
Udal Izapideen Eskuliburuari buruzko informazinoa
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) Udala eta herriaren arteko lotura sendotzen dau eta, bere helburua, kontsultak, dokumentuen aurkezpena eta Udaleko gestinoak erraztea da. Udal proiektu honek arretarako teknika barritzaileak eskaintzen ditu eta herritarrakazko komunikazinoa errazten dau. Honi esker, agertzen diran zalantzak edo kontsultak era erosoan konpondu leiz. Jendearen eskabideak argitzeko eta Udalaren eta herriaren arteko hartu-emona hurbilagoa izateko aurrerapauso bat emon da tresna honen bitartez, zerbitzu integrala eskainita.
Bulego barri honetan zerbitzua eskaintzen dagozan langileek prestakuntza polibalenteko lan-talde profesional bat osatzen dabe, hau da, "leihatila bakarra" deritxon zerbitzua eskainiko dabe, herritarrentzako arreta hobetzeko asmoz; Udalak herritarrei eskaintzen deutsozan zerbitzuen kalidadea gero eta hobea izateko helburua dago honen guztiaren oinarrian, mungiarren gogoa ahalik eta ondoen betetea lortzeko.
HAZ-en beste abantailetako bat ordutegiarena da, hau da, zerbitzuaren ordutegia zabalagoa eta etenbakoa izango dala, administrazinoa herritarron beharrizanetara parajetutea lortzeko.
HAZ arretarako telefonoa: 010 (doakoa)
HAZ-ek ordutegi hau dauka:
- Astelehenetik barikura, 7:30etik 16:00etara (jarraian, eten barik).
- Eguenetan, ordutegia zabalagoa da, 7:30etik 20:00etara (jarraian, eten barik) [16:00etatik-20:00etara hitzorduegaz].
- HAZeko kutxazainaren ordutegia: astelehenetik barikura, 7:30etik 22:00etara (jarraian, eten barik)
HAZ-eko udako ordutegia:
- Astelehenetik barikura, 7:30etik 14:30era (ekainaren 26tik irailaren 8ra arte (biak barne)).
- HAZeko kutxazainaren ordutegia:
- Garagarrilean: astelehenetik barikura, 7:30etik 21:00etara.
- Abuztuan: astelehenetik barikura, 7:30etik 14:30era.
HAZ-eko Gabonetako ordutegia:
- Astelehenetik barikura, 7:30etik 14:30era (abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte (biak barne)).
- HAZeko kutxazainaren ordutegia: astelehenetik barikura, 7:30etik 22:00etara (jarraian, eten barik)
HAZ-eko Aste Santuko ordutegia:
- Astelehenetik barikura, 7:30etik 14:30era (apirilaren 3tik 14ra arte (biak barne)).
- HAZeko kutxazainaren ordutegia: astelehenetik barikura, 7:30etik 22:00etara (jarraian, eten barik)
Orain arte Udaletxean burutu izan diren kudeaketa guztiak eta baita Agirre Jauregian orain arte kudeatu izan diran Kultura eta Kirol arloko tramitazino guztiak (matrikulak, tailer eta ikastaroetan izena emoteak, Kiroldegiko txartelaren ordainketa...) HAZ-en kudeatzen dira.
Kiroldegiko txartelaren ordainketaren kasuan, kirol zentroan bertan bere egin ahal da.
HAZ-en proiektua aurrera eroan ahal izateko, Udaleko langileok asteetan emondako esfortzu eta lana ezinbestekoa izan da, harik eta proiektua herritarrontzat guztiz onuragarria izango dan era osotu honetara ekarri arte.
Eskerrak emon gura deutsuegu IVAP-EUDEL eta prozesu honetan lagundu deuskuzuen udal guztiei.