MUNGIAKO GIZARTE KONTSEILUA
Mungiako Gizarte Kontseilua gizarte-gaietako kontsultarako eta eztabaidarako partaidetza-organoa da, eta 2009an sortu zen herritarrek gure udalerriko gizartearen errealitatearekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten gai ezberdinen inguruan dituzten eskariak eta proposamenak jasotzeko xedez.
Organo hori da herritarrengan eragina izan dezaketen gai sozialak aztertzeaz eta eztabaidatzeaz arduratzen dena. Gai horiek asko eta asko izan daitezke, esate baterako, ezintasunak dituzten pertsonak, immigrazioa, adinekoak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, droga-mendekotasunak, gizarte-bazterkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan diren pertsonak, eta abar.
Honakoak dira Gizarte Kontseilua osatzen duten kideak:
- Ordezkaritza politikoa: udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariak, bakoitzak udalean duen ordezkari kopuruarekiko proportzioa mantenduta.
-
Jarraian aipatzen diren taldeetako bina ordezkari, bata gizona eta bestea emakumea:
- Jubilatuak
- Gazteak
- Etorkinak
- Ezgaitasunen bat duten pertsonak
- Pertsona heldu aktiboak
- Langabeak
-
Honako erakundeetako ordezkari bana:
- Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Partzuergoa
- San Jose Etxe Alai fundazioa
- Mungiako Cáritas
- Mungialdeko Gorabide
- Ikastetxeetako guraso-elkarteak
- Danontzat
- Mungiako Odol Emoileen Alkartea
- Mungialdeko Gurutze Gorria
- Gizaberri
- Saharakide
- Diz-diz
- Lasaipen
- Aholku Oneko Ahizpak
- Mungiako merkatarien elkartea
Eremua: Gizarte mailakoa Maiztasuna: Urtean lau batzar (Hiru hilabeterik behin) Tokia: Udaletxeko Alkartasuna-Concordia aretoa