Faktura elektronikoa

Faktura elektronikoa

 

 

 Araudia - Hemen deskarga dezakezu faktura elektronikorako behar duzun araudiari buruzko dokumentazioa.

 

 Deskargatu Factura-e - Hemen Factura-e aplikazioa doan jaitsi eta deskargatu ahal izango da (Gomendatua).

 

 Deskargatu eta eguneratu Ef4ktur - Hemen Euskal Foru Aldundiek faktura elektronikoak kudeatzeko sortu duten Ef4ktur aplikazioa doan jaitsi, deskargatu eta eguneratu ahal izango da.

 

 Fakturak balidatzeaZiurtagiri elektronikorik gabe. Hemen ikus dezakezu zure fakturak beharrezko baldintzak betetzen dituen ala ez onartua izateko.

 

 Fakturak bidaltzea eta kontsultatzeaZiurtagiri elektronikoeraekin. Faktura tramitatu eta kontsultatzeko, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritutako sinadura elektronikoa behar da.

 

 

 

Mungiako Udalaren fakturazio elektronikoaren zerbitzua bere hornitzaile guztientzat (ondasunak zein zerbitzuak eskaini) dago eskuragarri. Zerbitzu horren bidez hornitzaileek fakturak aurkez ditzakete eta, behin aurkeztutakoan, faktura horien egoera zein den ikusi.

 

Faktura elektronikoa sustatzeko eta Sektore Publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa den 25/2013 Legeak ezarritakoaren arabera, zerbitzu hau Mungiako Udalarentzat diren fakturak erregistratzeko jarri da abian.

 

25/2013 Legeak Sektore Publikoan faktura elektronikoa erabili beharra ezartzen du ondokoentzat:

 

"Herri-administrazioari ondasunak entregatu edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahalko dute. Betiere, ondorengo erakunde hauek egongo dira faktura elektronikoa aurkeztera behartuta:

 

a) Sozietate anonimoak;

b) Erantzukizun mugatuko sozietateak;

c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko erakundeak;

d) Zerga-araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren erakundeen establezimendu iraunkorrak eta sukurtsalak;

e) Aldi baterako enpresa-elkarteak;

f) Ekonomia intereseko taldea, ekonomia intereseko Europako taldea, pentsio funtsa, arrisku-kapitaleko funtsa, inbertsio funtsa, aktiboak erabiltzeko funtsa, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsa, hipotekak titulizatzeko funtsa, edo inbertsioak bermatzeko funtsa".

 

Fakturaren zenbatekoa 5.000 eurokoa edo hortik beherakoa izateak EZ ditu aipatutako horiek faktura elektronikoa aurkezteko beharrizanetik salbuetsita uzten.

 

Zerbitzu honen bidez, Mungiako Udalaren ondasun- edo zerbitzu-hornitzaileek euren fakturen tramitazio-egoeraren berri izan dezakete:

 

  • Erregistratuta. Faktura elektronikoa erregistro telematiko administratiboan erregistratu da.
  • FKEn erregistratuta. Faktura elektronikoa Fakturen Kontularitza-Erregistroan erregistratu da.
  • Jasota. Eskudun organoak onartu egin du faktura elektronikoa.
  • Kontabilizatuta. Betebehar onartua kontabilizatu da.
  • Ordainduta. Faktura ordaintzeko agindua kontabilizatu da.
  • Baztertuta. Eskudun organoak ez du onartu faktura hori.
  • Deuseztatuta. Faktura elektronikoa duseztatu egin da hornitzaileak berak hala eskatuta.

 

Zerbitzu hau erabiltzeko ondoko baldintzak bete behar dira:

 

  • Fakturak formatu elektronikoan sortzeko beharrezkoak diren baliabide informatikoak izatea.
  • Fakturak sinatzeko beharrezkoa den ziurtagiri elektronikoa izatea
  • Faktura horiek Mungiako Udaleko Faktura Elektronikoen Sarrera-Puntu Orokorrera bidaltzea.

 

Egoera berri honen aurrean hornitzaileei laguntza emateko asmoz, Mungiako Udaleko Baliabide Orokorren Saila hornitzaileen eskura jarri da legeak ezarritako aldaketa honetara egokitzen laguntzeko, zerbitzu berri honek Administrazioarentzat ez ezik hornitzaileentzat ere hobekuntzak ekarriko dituelakoan.