BELAKO
Auzune hau, gehienbat ere, bertan dagoen industrialdea dela-eta ezagutzen badugu ere, hori baino hainbat gehiago da. Industrialde horrek Belako izena hartu du, baina bi auzo desberdindu behar dira:
LLONA
Gernikarako bidetik eskuinera; bertan daude Larramendi ikastola, hainbat baserri, Madaleneko ermita (balio handiko leiho mozarabiar bat daukana) eta probalekua. Bertako kofradia arduratzen da baseliza zaintzeaz eta jaiak antolatzeaz.
- Zabalera: 1,44 km²
- Nola heldu: Gernikarako bidetik eta Iturribaltzagatik (oinez ibiltzeko egoki-egokia).
- Jaiak: Madalen (uztailaren 22an).
ATELA
Gernikarako bidean dago, parterik handiena errepidearen ezkerraldean. Auzuneko baseliza San Antón da. Morterondo bertoko arbolak dituen baso bakarretarikoa dugu.
- Zabalera: 1,71 km²
- Nola heldu: Mungia-Gernika errepidetik.
- Jaiak: Eneperi eguna (abuztuaren 31n).