ATXURI
Auzuneko etxe batzuk hiriguneak hartu baditu ere, estazioa deritzon aldea eta rugby zelaia bera ere auzune honetakoak dira. Nekazaritzak eta abeltzaintzak gaur egun baino indar handiagoa izan dute lehenagoko sasoietan. Oinez ibiltzeko eta osteratxoak egiteko bide ezin hobeak eskaintzen ditu Mungiako saihesbidearen alboko bidetik abiatuta eta edozein auzobidetatik sartuta.
- Zabalera: 1,95 km²
- Nola heldu: Gatikarako bidetik.
- Jaiak: Bernardo Deuna (abuztuko hirugarren domekan) eta San Martin (azaroaren 11n).