Mungiako Eskolako 2030 Agenda



 

 

Urte asko dira Mungiako Udalak gure herriko herritarren eta ikasleen artean jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren balioak sustatzearen aldeko apustua egin zuenetik Agenda 21 bitartez.

Udalaren ustez, Eskolako Agenda 2030aren oinarriei begira, ikastetxeek udalerrian aktiboki parte hartzea oso garrantzitsua da. Izan ere, Mungiako komunitateko partaide garrantzitsuak dira, are gehiago kontuan izanik Mungiako Ekintza Planaren 8. Ildo estrategikoaren barruan iraunkortasunaren erronkan hezkuntza funtsezko elementua dela.

Zer da Eskolako Agenda 30?
ZER DA ESKOLAKO 2030 AGENDA? Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

 

Bere ezaugarririk garrantzitsuenak hauexek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

 

Gaur egun, Mungiako Tokiko Ekintza Planaren barruan "Iraunkortasunerako heztea eta parte hartzea" 8. ildo estrategikoa barneratzen du. Bertan, hezkuntzaren arloko etorkizuneko honako erronka hauek daude:

• Udal mailako hausnarketa bat planteatzea, Mungiako iraunkortasuna helburu izanda, hezkuntzan hobekuntzak, berrikuntzak eta proposamen berriak sartzeko.

• Mungian jasangarritasunerako sarea osatzea ingurumen-sentsibilizazioa eta - hezkuntza bultzatzen duten eragile laguntzaileekin.

• Herritarren parte-hartzeak duen zereginari buruz hausnartzea: orain arte egindako lana baloratzea eta proposamen eta orientazio berriak sartzea.

Nola garatzen da proiektua urtean zehar?
NOLA GARATZEN DA PROIEKTUA URTEAN ZEHAR?

Eskolako 2030 Agenda gai edo arazo baten inguruan garatzen da, eta, horretarako, programaren helburuak ditu oinarri eta erreferentzia.

 

Bost fase nagusi ditu:

  • Antolamendua eta planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea…) eta hasierako planifikazioa zehazten dira.
  • Sentsibilizazioa eta motibazioabehar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitamu berezi baten bidez egitea komeni da.
  • Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Horretarako programaren hiru ardatzak hartzen dira kontuan. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da.
  • Ekintza-planafase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira.
  • Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute. 

 

Horregatik, urtero, Mungiako Udalak, Udalsarearen eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, “Mungiako Tokiko Agenda 21 eta Eskolako 2030 Agenda proiektuaren arteko koordinazioa” proiektua sustatzen du iraunkortasunerako hezkuntza programa indartzeko helburuz, ekintza programa oparo bat herriko ikastetxeei eskainiz.

Mungiako ikastetxe guztiek, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora, hezkuntza eko-sozialeko tailerren eta jardueren udal-programan parte har dezakete. Bere helburua irakasleei eta eskola-curriculumeko edukiei laguntzea da, kontuan hartutako edukiak ezagutuz eta esperimentatuz, garapen jasangarriaren helburuak curriculum-espazioetan integratzea erraztu dadin.

Ikasturte honetan, Mungiako ikastetxeetan landuko den gaia `Hiri eta komunitate jasangarriak´, GIH-en 11.a, izango da, iraunkortasunaren erronkak eskatzen duen ikuspegi integrala ez galtzen saiatuz.

Horrela, ikasturte honetan gai hori landuko da sentsibilizazio-jardueren bidez, ondoren eskola-diagnostikoa egiteko eta, azkenik, ekintza-plan bat egiteko.

Azkenik, ikasturte amaieran egingo den Udal Foroan, Diagnostikoen emaitzak aurkeztuko dira, konpromisoak hartzeko eta ikastetxeen proposamenak udalari helarazteko balioko digutenak.

 

 

   ESKOLAKO 2030 AGENDA