Agenda Municipal

MUNGIAKO UME ETA GAZTETXUEN HIZKUNTZA OHITURAK.
Irailaren 24an aurkeztuko dau Soziolinguistika Klusterrak Mungiako gaztetxuen eta familien hizkuntza-ohiturei buruz egin dauen azterlana.
Laguntzaileak: Mungiako ikastetxeak.

 

Mungiako Euskeraren Aholku Batzarraren (EAB) ekimenez eta herriko ikastetxeen laguntzagaz , 2014ko martian gaztetxuen hizkuntza-erabileraren barri jasoteko informazio-bilketa bat egin zan ikastetxeetan. Eta ikasle ek emondakoa ez eze, euren guraso ek emondako informazinoa bere batu zan, batetik, kontrastatu egin gura ziralako batzuen eta besteen eretxiak, eta bestetik, etxeko erabileraren ganeko informazino zabalagoa eskuratu gura zalako.

Horretarako, inkesta ezbardin bi erabili ebezen ikastetxeek: bata, ikasleentzakoa, Soziolinguistika Klusterrak Arrue proiekturako sortua (arean laburtuta) eta bestea, gurasoentzakoa, proiektuan parte hartu daben ikastetxeetako batek arteragoko urtean bere gurasoei banatutakoa. Inkesta horreen bidez, oso baliokoa izan leitekean lagina hartu zan, izan bere, 343 ikaslek (LH4 eta DBH2) eta 153 gurasok bete eben inkesta.

Martian hasitako lan horren lehenengo emaitzak maiatzean banatu jakezan ikastetxeei. Hala ere, inkesta horreen bidez batutako informazinoa nahiko zabala eta esanguratsua zala ikusita, Soziolinguistikako Klusterrari datuok sakonago aztertzeko proposatu jakon. Eta EABk eta ikastetxeek izandako usteek ez dabe hutsik egin, etxeko erabileraren ganeko datu interesgarriak emon dabez, baita gaztetxuen eta gurasoen jarreren ganekoak bere.

Informazino horretatik ateratako ondorioak sano baliagarriak izan daitekez bai ikastetxeentzat , bai familientzat eta bai herri erakundeentzat bere. Izan bere, azken urteotan itzel aldatu da euskerak gizartean izan dauen lekua, eta ezinbestekoa da ikastetxeak, administrazinoa eta herria bera aldaketa horren jakitun egotea eta euren hizkuntza politikak etengabe egokitzea . Lan honek bildutako ondorioek errealidadea erakusteaz ganera, aurrera begira landu beharreko lan-ildoak markatzen lagundu deuskue.

Aurkezpena irailaren 24an izango da, 19:00etan , Mungiako Udaletxeko arkupeetan, Alkartasuna aretoan . Asier Etxenike eta Olatz Altunaz ganera, ikastetxeetako ordezkariak eta Udalekoak bere bertan izango dira.

Txostena hil honen amaieran jarriko da ikusgai Udalaren web-orrian: www.mungia.org .