Agenda Municipal

HIPO ETA TOMAX PAILAZOEN “TXIPLI TXAPLA” IKUSKIZUNA

‘Txipli-Txapla’ abenturan Tomax eta Muxugorri hondartzara joango dira. Oholtzara igo baino lehen jendearen artean txiringito bat ikusi dute eta izozki ederra erosiko dute. Hondartzara iritsita, ‘Eva Mirentxu’ren abestiarekin koreografia ikasiko dugu. Baina begira! Itsas karakola bat!! Itsasoa entzuten da? Ez? Ahots batek Tomax super-sorosle bihurtu behar dela esaten du?

Goazen uretara!! Igeriketa sinkronizatua egingo dugu? Eeeee kontuz marrazoarekin!!!!

Orain umeekin arrantza jokua egingo dugu.Eta gero txanperoa hartu eta olatuak hartzera!!! Kontuz, eraztuna itas ondora erori zait. Berreskuratu behar dut!!

Begira Tomax, itsas ondoan Doroteo olagarroa, Benantzio ezpata arraina, eta Anttoni antxoa bizi dira, eta oso hasere daude, haien parajeak plastikoz betetzen ari garelako.

ESPECTÁCULO INFANTIL “TXIPLI TXAPLA” DE HIPO ETA TOMAX PAILAZOAK