Edukiontzi grisa - errefusa
Zer da errefusa?
Errefusa, behin banakako bilketak egin ostean etxean sortzen diran hondakinen atala da.
Zer bota behar da horra?
- Osasun arloko ehun-gaiak: oihalak, konpresak eta tanpoiak, belarrietarako algodoi-zotzak, bularrak babestekoak, oihal bustiak, haginetarako haria, etxean sendaketak egiteko erabilitakoak (tiritak, esparatrapua, bendak, gasak, kotoia, etab.).
- Garbikuzirako beste produktu batzuk: ule-makinillak, haginetako eskuilak, limak, preserbatiboak etab.
- Etxeko garbikuzi-hondakinak: eskobatu osteko hautsa eta aspiragailu-boltsak.
- Platerak, katiluak eta zeramikazko beste gauza batzuk.
- Zigarro-puntak eta zigarro-hautsak.
- Tximinia edota berogailuen errautsa.
- Argazkiak, kreditu-txartelak eta antzekoak.
- Orokorrean, banakako bilketan (papera eta kartoia, beira, ontzi arinak, ehunezkoak, oinetakoak eta berrerabili ahal diran gauzak, suetean erabilitako orioak, pilak, tamainu handikoak, hondakin organikoak) edota Garbiguneetan jasoko ez diran hondakinak.
Zelan itxi behar dira?
- Ondo itxitako boltsetan, ezer isuri ez daiten.
- Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez itxi hodakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.
Hau EZ!
- Berrerabili edo birziklatzeko modukoak diranak.
- Gaikako bilketa sailkatuaren barruan sartzen diranak.
- Hondakin arriskutsuak: pilak, produktu toxikoak, garbikuzirako produktuak, urratzaileak, disolbatzaileak, pinturak, espraiak eta abar.
- Eraikuntza lanen hondakinak: adreiluak, txintxorra eta abar.
Gure datuak
Mungian bildutako hondakin organikoen kopuruak urte desbardinetan:
- 2019: 4.453.280 Kg.
- 2018: 4.778.870 Kg.
- 2017: 4.837.840 Kg.
- 2016: 4.794.180 Kg.
- 2015: 4.761.420 Kg.
Hondakin organiko konpostagarriak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk
Zabortegira doan hondakin kopurua murriztea
- Sortzen dogun zabor guztia ondo bereizten badogu, zabortegira edo erraustegira doazen hondakinen zatirik handiena kenduko dogu.
Gune interesgarriak