BILLELA-BIRLE

Jatabegaz muga egiten duen auzo honetan industrialde bat dago urigunetik gertu. Bere zubi erromanikotik oso jende gutxi pasatzen da gaur egun, sasoi batean deabru edo sorgin bat bertan pasatzen zirenei orkatilatik oratzen hasi zitzaienetik. San Andres baseliza errepide alboan dago eta bere inguruan honako zerbitzuak ditu: erretegia, atsedengunea (mahai eta guzti) eta animazino handia izaten duen probaleku ederra.

  • Zabalera: 3,00 km²
  • Nola heldu: Mungia-Jatabe-Plentzia bidetik.
  • Jaiak: San Andres (azaroaren 30ean), eta, batez ere, Kofradi Eguna (abuztuko lehen domekan eta aurreko asteburuan).