Mungiako Udalak erabiltzaileei jakinarazten die egoitza elektroniko honetako informazioa eta edukiak udaleko zerbitzuek eta sailek eman dituztela.
Mungiako Udalak erabiltzaileei jakinarazten die egoitza elektroniko honetako informazioa eta edukiak udaleko zerbitzuek eta sailek eman dituztela.
Lege-ohar honen bidez arautzen dira www.mungia.eus webgunea erabiltzeko baldintzak. Webgunera sartzen dena erabiltzailetzat hartuko da, eta bertan jasotzen diren xedapenak zaintzeko eta betetzeko konpromisoa hartuko du; horrez gain, webgunea behar bezala erabiliko du, aplikagarria den legeria betez. Betebehar horrek sor ditzakeen kalteak bere gain hartu beharko ditu. Egoitza elektroniko honen bidezko datu pertsonalen tratamendua egiteko honako hauek beteko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean DBEO), 95/46/EE Zuzentaraua indarrik gabe uzten duena; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Horrela dago ezarrita "Pribatutasun-politikan".

1. Jabetza intelektuala eta jabetza industriala

Jabetza intelektualaren eskubideak Mungiako Udalarenak dira. Beraz, egoitza elektroniko honen eta egoitzak barruan dituen edukien, testuen, irudien, grafikoen, audioen eta bestelako materialen jabea Mungiako Udala da. Egoitza elektronikoan dauden markak edo zeinu bereizgarriak jabetza industrialaren legeriak babesten ditu. Mungiako Udalarenak ez diren diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak agertzen badira webgunean, bakoitzak dagokion jabea izango du eta jabe horiek izango dira hareen inguruan sor daitezkeen eztabaiden erantzuleak.

2. Erabilera-baldintzak

2.1. Baldintza orokorrak
Erabiltzailearen ardura izango da, eta ez beste inorena, Mungiako Udalaren egoitza elektronikora sartzea eta egoitza elektronikoan dagoen informazioa erabiltzea. Erabiltzailea modu arduratsuan, zuzenean eta legez ezarri bezala sartuko da egoitza elektronikora eta erabiliko ditu hango edukiak; baina, bereziki, une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez erabiliko ditu informazioa eta/edo eskainitako zerbitzuak. Mungiako Udalak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek eta/edo hirugarrenek bere webguneaz edo hango edukiez egiten duten erabileraren gainean, ezta erabilera horrek ekar ditzakeen kalte-galeren gainean ere (kalte informatikoak edo birusak barne). Udalak ez du erantzukizunik izango erabiltzailearen softwareak edo hardwareak kalte-galeraren bat badauka udalaren webgunean sartu ostean, webgunea erabili, bidali, zabaldu ostean, edo hango informazioa nahiz webguneko aplikazioak gorde ostean. Mungiako Udalak edozein momentutan aldatu eta eguneratu ahal izango du egoitza elektronikoan dagoen informazioa, eta horretarako ez dio aldez aurretik inori bere asmoen berri eman behar. Webgunearen funtzionamendua etengabe berrikusten da, urteko 365 egunetan behar bezala ibili dadin. Dena den, programazioari lotutako erroreak edo ezinbesteko arazoak (hondamendi naturalak edo antzekoak) gerta daitezke, eta horren ondorioz, une jakinen batean agian ezin da sartu egoitza elektronikora. Mungiako Udalak bere esku dagoen guztia egingo du arazorik ez gertatzeko edo, halakorik gertatzen bada, arazo horiek ahalik eta arinen konpondu nahiz eguneratzeko. Dena den, ez du erantzukizunik izango webgunera sartzeko aldi baterako arazoen ondorioz sortzen diren kalte-galeren gainean.
2.2. Egoitza elektronikoa plataforma erabiltzeko baldintza bereziak
2.2.1. Aplika daitezkeen baldintzak
Udalaren plataforma erabili ahal izateko nahitaez bete behar dira udalaren webgunearen erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika; baina baldintza bereziak ere bete behar dira, horien bidez bermatu nahi delako herritarrek iruzkinak, ekarpenak eta proposamenak helarazi ditzaketela eta plataforman dauden parte-hartzeko aukerak erabili ditzaketela, betiere errespetuz eta legea betez.
2.2.2. Xedea
Erabiltzaileak parte hartzeko erabiliko du plataforma, eta ez legez kontrako jarduerak egiteko; hau da, ez du plataforma erabiliko fede onaren aurka doazen, ohoreari, intimitate pertsonalari edo familiarrari edo pertsonen irudiari kalte egiten dieten edo lehia desleiala nahiz zilegi ez den publizitatea dakarten jarduerak.
2.2.3. Emandako edukien gaineko erantzukizuna
Erabiltzailearen erantzukizuna dira, ez beste inorena, plataformaren bidez ematen dituen edukiak, iruzkinak eta fitxategiak. Mungiako Udalak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak ematen dituen edukien ondoriozko edozein kalte-galeraren gainean, ezta erabiltzaileek emandako iritzien gainean ere.
Erabiltzaileak egiazkotasun-betebeharra dauka plataformara igotzen dituen edukien gainean; hau da, eduki horiek ezinbestean izan behar dira egiazkoak, zehatzak, osoak, egokiak eta/edo eguneratuak.
Erabiltzaileak ezin ditu argitaratu (edo igo) hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak dituzten fitxategiak, eskubide horien titularrak horretarako lizentzia edo baimen formala eman ez badu behintzat.
2.2.4. Komunikazioak erabiltzaileekin
Erabiltzaileak berariaz onartzen du Udalarekin harremanetan egoteko eman duen helbide elektronikoa (halakorik eman badu) zuzena eta egiazkoa dela, eta xede horrekin egiten diren komunikazioak eraginkorrak izango direla ondorio guztietarako.

3. Estekak

Mungiako Udalaren egoitza elektronikoan agertzen diren esteketan klik eginez gero hirugarrenen web-orrietara bideratua izan zaitezke. Alabaina, Mungiako Udalak ez du horien kontrolik eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik web-orri horien edukiaren, informazioaren edo zerbitzuen gainean. Nolanahi ere, Udalak ez du inolako erantzukizunik izango horien ondoriozko kalte-galeren gainean.

4. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege-ohar honek indarreko legeria betetzen du. Eskainitako zerbitzuak edo orriaren berezko edukiak erabiltzearen gainean eztabaidaren bat sortuko balitz, alderdiak auzitegi eta epaitegi eskudunen mende jarriko dira, lege-ohar honetan ezarritako klausulak onartuz.