Eta bere baserriak
Mungiako Auzoak
Mungiako auzoak elizatea bezain zaharrak dira. Auzo bakoitzak mendeetan zehar nortasun berezia daukan gune bat sortu du eta auzokideek gauza handitzat izan dute beti auzokoa izatea eta ez kalekoa.
Auzune bakoitzak erreferentzia argi batzuk ditu: patroia, baseliza (baselizarik gehienak gure garaietan berreraikitakoak dira) eta, zer esanik ez, jaiak. Auzuneen arteko mugak (eta sarritan udalerrien arteko mugak ere) erreka txikiek markatzen dituzte, nahiz eta, batzuetan, muga horiek auzokoentzat eurentzat ere oso argiak ez diren