Agenda

"Kolpatuz" Miren eta Roberto Etxebarria kontzertua
Miren eta Roberto Etxebarria aita-alabek euren hirugarrendiskoa aurkezten deuskue, uren taldekideez lagunduta. Roberto Etxebarriaren 40 urteko ibilbideak berak konposatutako abestien kalidadea bermatzen dau, sustraiei eutsita, baina musika tradizionalaren ikuspegi barrituagoa erakutsita. Askotariko erritmo, doinu eta testurak Miren eta Robertoren ahotsakaz osatzen dira, eta kopla zahar zein barriek funtzino berezia hartzen dabe lan honetan.