Gizarte Ekintza, Berdintasuna eta Gazteria arloak Gizarte Ekintza, Berdintasuna eta Gazteria Saila hartzen du bere gain, eta BAKARNE EGIA LARRAURI alkateordea da haren arduradun politikoa.
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kudeatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Sistemaz gain, Mungiako Udalak badu bere Gizarte Ekintza, Berdintasuna eta Gazteria arlo propioa ere. Azken horren helburu nagusia herritarren eskariak eta premiak antzeman eta jasotzea da, horrela mungiarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten programak eta baliabideak abian jarri ahal izateko.
Halaber, giza garapen iraunkorra sustatzea ere badu helburu, beraz, udalerriko elkarbizitza hobetzeko programak diseinatzea ere arlo horren lana da.
Arloaren programa nagusiak:
- Gurasoen Eskola.
- Mungiako ikastetxeen programazinoa: ekintzak herriko ikastetxeentan (baloreen sustapena, prebentzinoa, bardintasuna...).
- MUNGIA LAGUNKOIA programa: edadekoen ahalduntzea bultzatzea helburu duena.
- Edadekoen bizi-kalidadea hobetzeko ekintzak.
- Gazteen lokalak gazteentzako aisialdi-gune moduan erabiltzea arautzeko plana.
- Gazteen lokaletan arlo psikozialaren parte-hartzea hezteko programa.
- Familia eta komunitate barruko bitartekotza-zerbitzua.
- Aholkularitza juridiko- eta bitartekotza- zerbitzua ohiko bizilekutik etxegabetzeko arriskuan dauden pertsonentzat.
- Garapenerako Lankidetza proiektuak.
- Programa eta kanpaina solidarioak.
- Komunitatearen sentsibilizazinoa sustatzeko ekintzak (kultur aniztasuna, hiritartasuna, Martiaren 8aren eta Zemendiaren 25aren oroipen-kanpainak, 'Film Sozialak' Zinema Ikusezinaren Jaialdia, Zinegoak Hedapena, etab.).
- Herritarren parte-hartzea: Gizarte Kontseilua.
- Larrialdi-egoeretarako Udalaren diru-laguntzak.
- Ordezko zigorrak betetzeko programa (gizartearen mesedetan lan egitea).
- Aukera Berdintasunerako zerbitzua.