Imagen Arce menor (Acer campestre L.)
9
Panel-zenbakia

Astigar arrunta (Acer campestre L.)

Europan, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldeko zenbait eremutan oso hedatuta dagoen zuhaitza da. Iberiar Penintsulan batez ere ipar-ekialdean dago modu basatian.

Agian hau baino lehen ikusita duzun lizar-astigarrak bezala, zuhaitz honek ondo jasaten du kutsadura; baina haren aldean honen egurrak kalitate hobea du, gogorragoa da eta gai da intsektuen erasoari aurre egiteko; hori dela eta, erreminten kirtenetarako eta marketeria finerako erabili izan da.

Bere hosto palmatuak txorten luze eta gorrixka batetik daude zintzilik, eta ebakitzean latexa jariatzen dute; ezaugarri horrek lagunduko dizu bereizten, hosto txikiagoak izan arren, oso antzekoa den Montpellierren astigarretik.

 Zuhaitz poligamoa dela esaten da, izan ere, apirila eta maiatza bitartean hostoak baino lehenago irteten diren loreak hermafroditak, femeninoak edo maskulinoak izan litezke.

Udazkenean edozein leku apaintzen du zuhaitz honen hostoen kolore horiak. Erreparatu disamarei, fruitu hegodun horiei; seguru inoiz airera bota dituzula, helikopteroaren hegalen antzean, bueltak nola ematen dituzten ikusteko.