Imagen Tilo / Muerdago (Tilia x europaea L.)
6
Panel-zenbakia

Ezkia (Tilia x europaea L.)

Zuhaitz hau Europako bi espezie ugarienen gurutzaketa naturaletik sortutakoa da; hain zuzen ere, Uriguenen ere aurkituko duzun hosto txikiko ezkiaren (Tilia cordata) eta hosto handiko ezkiaren (Tilia platyphyllos)  arteko gurutzaketatik.

Bizitza luzeko zuhaitza bada ere  —mila urte arte bizi daitekeela esaten da—, kasu zehatz honetan nekez lortuko du. Izan ere, bere adarrei erreparatuz gero, bertan dagoen mihurak zuhaitzak bere hostoetara eramaten dituen uraren eta gatz mineralen zati bat bere onurarako hartzen duela ikusiko duzu; ematen du horrek apurka-apurka pixkanaka ezkia ahuldu egingo duela, ezta?

Lorezaintzan oso zuhaitz  preziatua da, proiektatzen duen itzalagatik eta bere loreek udan askatzen duten usain gozoagatik. Horiei erreparatzen badiezu, mihi moduko batetik zintzilik daudela ikusiko duzu.  Lorea baina handiagoa den braktea edo hosto eraldatuak, haizearen laguntzaz loreak polinizatuko dituzten  intsektu gautarrak  erakartzeko balio du.

Espezie honek zuhaitzaren izerdiaz elikatzen diren landare-zorri ugari izaten ditu, eta inurriek oso gustuko duten likido azukreztatu itsaskorra botatzen dute. Hala ere, erortzen zaizkion tantatxoak amesgaiztoa izaten dira azpian aparkatzen duten autoen jabeentzat.