Imagen Liquidámbar (Liquidambar styraciflua L.)
5
Panel-zenbakia

Likidambar (Liquidambar styraciflua L.)

Antzemango zenuen izen arrunta eta latinezko generoarena bat datozela, zuhaitz honen ezaugarrietako bati egiten baitiote erreferentzia: azaletik anbar koloreko erretxina likido aromatikoa izerditzen baitu. Izen espezifikoak berezitasun hori indartzen du, isuritako  propietate baltsamikoak dituen erretxinari Styrax deitzen baitzaio.

Jatorriz Estatu Batuetako hegoaldekoa, Mexikokoa eta Guatemalakoa da, eta  bertakoek propietate baltsamikoak dituen erretxina hori larruazalerako antiseptiko gisa erabiltzen zuten; baita tabakoaren aromatizatzaile gisa ere, hau da, harekin nahastuta, txikle gisa kontsumitzen zuten.  Europara XVII. mendean iritsi zen misiolari baten eskutik,  Londresera hain zuzen ere. Kontinente zaharrean, “anbar likidoa” helburu sendagarriekin merkaturatu zen, giharretako mina eta abar arintzeko. Gaur egun, lurringintzan eta kosmetikan erabiltzen da, xaboien, pomaden eta intsentsuen lurringarri gisa.

Parke honetan likidanbarraren hostoa gogorarazten duen beste espezie bat aurkituko duzu, hau da, astigarra,  baina begiratu hostoak adarrean nola txertatzen diren: likidanbarrak txandakatuz doaz, eta astigarrean, ostera, parez pare kokatzen dira. Fruitua ematen duenean ikusten baduzu, ez duzu zalantzarik izango; kontuz ibili haziak dituzten esfera arantzatsuak oinutsik zapaltzen badituzu; eta, batez ere, gozatu hostoek udazkenean hartzen dituzten koloreekin.