Imagen Parrotia de Persia / Árbol de hierro (Parrotia persica (D.C.)C.A. MEY)
29
Panel-zenbakia

Persiako parrotia / Burdinazko zuhaitza (Parrotia persica (D.C.) C. A. MEY)

Persia deitzen zitzaion gaur egun Iran bezala ezagutzen dugun lurraldeari; eta zuhaitz honen jatorria Irandik iparraldera dagoen mendikatean dago, Kaspiar itsasoaren eta Armenia eta Azerbaijanekiko mugen artean. Erregistro fosiletan duela milioi bat urte Europan eta Iberiar penintsulan ere ohikoa zela adierazten duten arrastoak aurkitu dira; baina glaziazioen ondoren, badirudi desagertu egin zela eta mendi horietan aurkitu zuela babesa 700 metrotik beherako kotetan.

Estetikari begiratuta, gure bezalako lorategi guztiek izan nahiko lukete horrelako zuhaitza bertan, batez ere bere hostoek udazkenean hartzen dituzten kolore laranjek eta bere azal ezkatatuak ikusgarri janzten dutelako; neurri batean, platano arruntarenaren antza du horretan. Neguaren amaieran, oso lore bereziak sortzen dituela ikus dezakegu, petalorik gabeak eta estamine gorri xortaz osatuak. Oraindik biluzik dauden  adarretatik loratuko dira zuzenean. Egurraren gogortasunak ekarri zuen bere beste izen arrunta: burdinazko zuhaitza.

XIX. mendeko naturalista eta esploratzaile alemaniar bati eskainitako generoa da Parrotia. Izan ere, Friedich von Parrot, taxonomia begetalean aditua izateaz gain, Ararat mendira lehen espedizio zientifikoa egin zuen gizona da, hau da, 5.137 m dituen Turkiako mendirik garaienera. Helburua hau izan zen: Iran eta Armeniako mugatik gertu dagoen mendi honetan Noeren kutxa aurkitzea; baina ez zuten inolako ebidentziarik aurkitu