Imagen Árbol de Judas / Árbol del amor (Cercis siliquastrum L.)
28
Panel-zenbakia

Judasen arbola / Amodio zuhaitza (Cercis siliquastrum L.)

Diotenez, Nazareteko Jesusen apostoluetako batek, Judas Iskariotek, espezie horretako zuhaitz batean urkatu zuen bere burua; hortik omen dator jasotzen duen izen arruntetako bat, Judasen arbola. Harrigarriena da interpretazio hori frantsesez jasotzen duen izenaren itzulpen txar baten ondorioa dela antza: frantsesez zuhaitz honi “Arbre de Judée” deritzo, Judeako zuhaitza (gaur egun Palestina), bertan baitago espezie honen jatorria. XII. mendean sartu zen Frantzian eta, ondoren, Mediterraneoan zehar hedatu zen.

Ez zaigu asko kostako beste izena nondik datorren asmatzea: begiratu hostoen formari...

Apiril edo maiatz aldera, lore mordoxkak adarretatik eta enborretik zuzenean ateratzen dira hostoak erne baino lehen, eta arrosa koloreko loratze ikusgarri eta deigarria sortzen dute.

Udagoienarekin batera hostoak galtzen joango dira; loreak zeuden tokian, ordea, lekadunen familia handiaren kideak direla adieraziko diguten zorroak agertuko dira. Familia honetakoak baitira hazi jangarriak dituzten indabak, dilistak, ilarrak eta garbantzuak esaterako. Akazia eta akazia faltsuak ere multzo horretakoak dira eta hemen aurkituko ditugu. Horien haziak jangarriak ez diren arren, funtzio apaingarria betetzen dute, ikusmenerako elikagaitzat har dezakegu; ez ala?