Imagen Cedro del Himalaya (Cedrus deodara var. Aurea)
26
Panel-zenbakia

Himalaiako zedroa (Cedrus deodara var. Aurea)

Agian inoiz entzunda izango dugu ayurveda-medikuntza. Sendabide naturaletan eta naturarekin harmonikoa den bizimoduan oinarritutako indiar medikuntza tradizional horretan leku garrantzitsua du Himalaiako zedroak. Zuraren destilaziotik antsietate-egoerak gutxitzeko olio esentzialak lortzen dira, aromaterapian lasaigarri gisa erabiltzen direnak. Intsentsua ere egiten da bere erretxinarekin. Zuhaitzak modu naturalean sortzen du substantzia hori bizkarroien aurkako defentsarako; horrez gain, gameluak, behiak eta zaldiak inguratzen dituzten intsektuen aurkako uxatzaile gisa ere erabiltzen du gizakiak.

Gurean, zedroaren usain sarkor eta lehorra gizonezkoen kosmetikan erabiltzen da batez ere; eta  airea garbitzen omen duten aire-freskagarri batzuetan ere nabarituko duzu agian.

Proposatutako ibilbideari jarraituta bisitatu badugu parkea, Himalaiako zedro hori baino lehen, Atlaseko zedroa ikusiko zenuen. Bereizten dituzu? Himalaiakoaren adarren muturrak zintzilik izan ohi dituzte, eta zanpatutako brotxa txiki batean bezala ateratzen diren azikulak edo hostoak Atlaskoarenak baino luzeagoak dira. Aurea barietate honetan, hostoak ernetzen hasten direnean urre antzeko hori kolorekoak dira. Bere sorlekua, honezkero jakingo duzu zein den:  Himalaia mendikateko mendebaldeko mendiak, Nepal, Tibet eta Indiako iparraldea, non 1.500 eta 2.300 metro artean bizi den.